Neure Jugoslavia, hain ulertu gabea
Abokatua eta egun Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen zuzendaria den Koldo Tellituren "Neure Jugoslavia, hain ulertu gabea" liburuak bi zati handi ditu; lehenengoan, egileak Jugoslaviako esperientzia autogestionario sozialistaren hainbat eremu errepasatzen ditu, hala nola kooperatibismoa, hezkuntza-sistema, autodeterminazio-eskubidea, Jugoslaviako gerrak, saskibaloia, Jugoslaviako New Wave, Stalin eta Titoren arteko apurketa, gerraosteko Jugoslavia, futbola…
Tellituk, alderdi horiei buruzko bere bizi esperientziatik abiatuta, bere funtsezko elementuetan sakontzen du, gizarte eta politika ikuspegitik, kasu batzuetan, eta kultura edo kirol ikuspegitik, bestetan. Eremu horietako batzuetan, Jugoslaviako esperientzia gure herrian, Euskal Herrian, gertatutakoarekin lotzen du, bereziki esperientzia kooperatiboari, hezkuntza-eremuari eta nola ez,
autodeterminazio eskubideari dagokienez. Zati hau Jugoslaviako gerrarekin amaitzen da, eta
bertan gerraren gako politikoak eta gatazkaren garapena aztertzen ditu egileak, baita tarte bat
egiten die ere gerra hartatik grabatuta geratu zaizkion hainbat eszenei.
Bigarren zatia jugonostalgikoentzako bidaia-gida moduko bat da. Bertan, egileak Jugoslaviara
egindako bidaiak jasotzen ditu eta bertako leku esanguratsuen errepasoa egiten du, arreta
berezia jarriz esperientzia sozialistan eta partisanoei lotutakoetan. Lekuak deskribatzera mugatu
gabe, eraikinen, museoen, monumentuen, kiroldegien… irakurketa sozio-politikoa gehitzen du
beti...
Deskribapen osoa
Zerrenda: