Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Ikastetxeetan buru osasuna sustatzeko eta nerabeen suizidioa prebenitzeko gida / [lantaldea, Ernesto Gutierrez Crespo, Vanesa Vadillo Vicente, Idoia Gómez Grávalos (ASAFESeko talde profesionala, AIDATU talde profesionala)]

OME Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, 10 eta 19 urte bitarteko zazpi pertsonatik batek buruko nahasmendu bat du. COVID-19aren pandemiak, gainera, are gehiago larriagotu du egoera: «ondoez emozionala» kudeatzeko zailtasunak eta «autokontrolaren galera» nabarmen ugaritu dira nerabeen artean. Are, pandemiak eragindako buruko gaitzak dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako unitate psikiatrikoetako ospitaleratzeen bigarren kausa. Errealitate horri erantzuna emate aldera, nerabeen osasun mentala eta suizidioa prebenitzeko gida bat ondu dute Asafes Buruko Gaitza Dutenen eta Senideen Arabako Elkarteak, Vital Fundazioak eta Aidatu Euskal Suizidiologia Elkarteak. Agerraldian azaldu dutenez, 2021-2022ko ikasturteaz geroztik eta, bereziki, pandemiaren eraginez, ideia suizidak adierazten dituzten ikasleak eta jokabide autolitikoak dituztenak ugaritu egin dira, eta ikastetxe askok laguntza, aholkularitza eta prestakuntza eskatu dituzte. Arazo horri erantzuteko, Asafesek, Aidatuk eta Vital Fundazioak proiektu pilotu bat jarri zuten martxan iaz Arabako hiru ikastetxetan, bertako irakasleei osasun mentala ikasgelan sustatzeko tresnak eskaintzeko. Egitasmo hartan erabilitako materialarekin, gida osatuago bat landu dute. [Berria egunkaria]

Zerrenda:
Egile korporatiboa(k): Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartea ; Euskal Suizidologia Elkartea ; Fundazioa Vital Kutxa
Egilea(k): Gutierrez Crespo, Ernesto ; Vadillo Vicente, Vanesa ; Gómez Grávalos, Idoia
Argitaratua: Vitoria-Gasteiz : Asafes, 2022
Edizioa: 1. argit.
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Interneteko baliabidea
Loturak: Ikus gidaren bertsio digitala
Ikus argitaratzailearen webgunea (ASAFES)
Ikus argitaratzailearen webgunea (AIDATU)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 616.89 ika Eskuragarri  Maileguan eskatu EK23020137