Hizkuntza ibilbideak, gazte identitateak eta legitimazio prozesuak : Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen bizipenak aztergai / Miren Artetxe Sarasola
Bertsolaritzaren jardueraren inguruan egituratzen da gazte talde bat. Eta bertso-eskolako gazteok euskaraz egiten dute, bai bertso-eskolan, bai eta bertso-eskolatik kanpo ere. Horregatik, lan honetan bertso-eskola jarduera komunitate gisa aztertu da, gazteen euskararen erabilerari buruz maiz egiten den galdera bat –zergatik ez ote duten gazteek euskaraz hitz egiten– alderantziz pausatuz: zergatik hitz egiten dute gazteek euskaraz? Gazteon ibilbideak hari gisa hartuz, hizkuntza bat ala bestea erabiltzeari unean-unean emandako zentzuan sakondu nahi izan da, hizkuntza-ohituren mantentzeak edo aldatzeak haien sentipen, uste, balio eta ideiekin duen harremanean arreta jarriz. Izan ere, gazteontzat hizkuntza-ohituren aldaketak, besteak beste, gazte-identitateak eraikitzeko estrategiak dira. Bertso-eskolan, gazteok, bertsotan trebatzeaz gain, elkarrekiko konfiantza-giro bat sortzen dute, lotsari aurre egiten diote, besteen aurrean hitza hartzen dute, elkarrekin gogoetatzen dute, eta, maiz, elkarrekin hartzen dute parte hizkuntzaren eta gazte problematiken inguruko aktibismoan ere. Hala, gazteontzat bertso-eskola haien gazte-identitateak euskaraz garatzeko eta euskal hiztun identitateak gazte kulturaren barnean garatzeko gune bat da. Lan honetan bereziki aztertu dira bertso-eskolako hiztun berrien ibilbideak ere. Izan ere, hiztunek hizkuntza bat erabiltzeko horretarako legitimitatea sentitzea edo ez sentitzea aldagai garrantzitsua da, eta hiztunen legitimitatea espazio eta denbora...
Egile nagusia: | |
---|---|
Erakunde egilea: | |
Argitaratua: |
[Leioa] :
Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua,
L.G. 2022
|
Bilduma: |
Ciencias sociales (Euskal Herriko Unibertsitatea)
; 30 |
Gaia | |
Generoa / Forma |
Monografiak
|
Loturak: |
Argitaletxeaeren webgunea |
Internet
Argitaletxeaeren webgunea
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 809.169(44) ART hiz | Eskuragarri Eskatu | EK23020075 |