Azala
Liburua Eskuragarri

Lucyrengandik Kantengana : giza animaliaren bidaia miragarria / Jon Sudupe Martija

Eboluzio luze baten emaitza gara, mundu biziaren parte, hautespen naturalaren ondorio. Gure geneak, gure garuna, gure biologia gara; baina baita gure ingurunea, gure hezkuntza eta gure kultura ere. Animalia espezie berezia gara: ez aingeru zerutiar, ez abere huts, ez otso, ez automata. Biologiak eta kulturak egin gaituzte. Gizakiok, bada, bi erresumatako herritarrak gara, bi mundutako kideak, mundu naturalekoak eta mundu moralekoak. Animaliatasunaz gain, gizatasuna ere badugu. Txinpantze filosofoak gara, etikoki jarduteko gaitasuna duten animalia bakarrak. Hitz batean, guztiok gara aldi berean Lucy australopitekoa eta Kant filosofoa. Darwinek eta Kantek gure mundu ikuskera goitik behera aldatu zuten. Zientzialari ingelesak biziaren zientziaren oinarriak finkatu zituen. Filosofo alemaniarrak, berriz, etikaren printzipio orokorrak aldarrikatu zituen. Giza animaliaren ibilbide harrigarria ulertzeko nahitaezkoak dira biak. Inork ez du Darwinek bezain zorrotz aztertu espezieen eboluzioa. Inor ez da Kant bezain sakon barneratu etikaren barrutian. Zer garen eta zer izan nahi dugun argitu ziguten. Darwinekin eta Kantekin bat eginez, geure buruari betidanik egin diogun galdera nagusiari erantzuteko moduan izango gara: Zer da gizakia?

Zerrenda:
Egile nagusia: Sudupe Martija, Jon
Argitaratua: [Leioa] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2022
Bilduma: Filosofia (Euskal Herriko Unibertsitatea) ; 14
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Sinopsia:Eboluzio luze baten emaitza gara, mundu biziaren parte, hautespen naturalaren ondorio. Gure geneak, gure garuna, gure biologia gara; baina baita gure ingurunea, gure hezkuntza eta gure kultura ere. Animalia espezie berezia gara: ez aingeru zerutiar, ez abere huts, ez otso, ez automata. Biologiak eta kulturak egin gaituzte. Gizakiok, bada, bi erresumatako herritarrak gara, bi mundutako kideak, mundu naturalekoak eta mundu moralekoak. Animaliatasunaz gain, gizatasuna ere badugu. Txinpantze filosofoak gara, etikoki jarduteko gaitasuna duten animalia bakarrak. Hitz batean, guztiok gara aldi berean Lucy australopitekoa eta Kant filosofoa. Darwinek eta Kantek gure mundu ikuskera goitik behera aldatu zuten. Zientzialari ingelesak biziaren zientziaren oinarriak finkatu zituen. Filosofo alemaniarrak, berriz, etikaren printzipio orokorrak aldarrikatu zituen. Giza animaliaren ibilbide harrigarria ulertzeko nahitaezkoak dira biak. Inork ez du Darwinek bezain zorrotz aztertu espezieen eboluzioa. Inor ez da Kant bezain sakon barneratu etikaren barrutian. Zer garen eta zer izan nahi dugun argitu ziguten. Darwinekin eta Kantekin bat eginez, geure buruari betidanik egin diogun galdera nagusiari erantzuteko moduan izango gara: Zer da gizakia?
Bibliografia-oharra, etab.:Bibliografia.: 257.-261. or.
Deskribapen fisikoa:261 or. ; 23 cm
ISBN:978-84-1319-482-0