Dortoka zekena = Ijapa olojukokoro
Munduko ipuinen etxean hamar ipuin batzen dira, gure artean bizi diren hamar kultura ezberdinetako hiztunei jasota. Inguruko kultura eta hizkuntza aniztasunak dakarren aberastasuna ipuinen bidez erakustea da helburua. Bilduma 6-10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Ipuinak jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz daude, eta entzuteko zein irakurtzeko aukera dago. Honako hauek dira bilduman jasotzen diren hamar hizkuntzak: arabiera (Argelia), errumaniera, frantsesa, galegoa, katalana, portugesa, txinera, urdua (Pakistan), jorubera (Nigeria) eta wolofera (Senegal). 10 ipuineko sorta hau osatzeko Bizkaian bizi diren 10 kultura eta 10 hizkuntza desberdinetako barriemaileengana jo da. Horretarako Bizkaiko Foru Aldundiak egindako hizkuntzen mapan, hiztun gehien dituzten hizkuntzak aukeratu dira. Munduko 10 hizkuntzak identifikatu eta hiztunak bilatu eta gero, bakoitzari ipuin bat eskatu zitzaion. Kontakizunak euskarara itzuli eta adin tarte horretako umeentzako eredu egokira ekarri dira. Horretarako, jatorrizko testuak eta esaldiak moldatu, beren beregiko marrazkiak egin, eta maketazio txukuna eta deigarria landu dira. Jorubera Joruba etniakoek hitz egiten dute, batez ere, Nigerian, Beninen eta Togon. Ipuin hau nigeriar emakume biri batutakoa da. Nigerian 500 hizkuntza baino gehiago daude, baina herritarrek lau hizkuntza nagusi erabiltzen dituzte: jorubera (%21), igbo, hausa eta kanuri. Dena dela, ingelesa da hizkuntza ofiziala eta eskoletan nagusia. Nigeriako Oyó herrian, andre zahar...
Erakunde egilea: | |
---|---|
Beste egile batzuk: | ; ; ; ; |
Argitaratua: |
Bilbo :
Labayru Fundazioa,
L.G. 2022
|
Bilduma: |
Munduenea. Munduko ipuinen etxea (Labayru Fundazioa)
|
Gaia | |
Generoa / Forma |
Haur eta Gazteentzako Literatura
Erreferentzia-materialak Interneteko baliabidea Audioak Audio-liburuak |
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea Entzun audio-liburua (euskaraz) Entzun audio-liburua (joruberaz) |
Adina / Maila: |
6 urtetik aurrera (urdina) |
Internet
Argitaletxearen webgunea
Entzun audio-liburua (euskaraz)
Entzun audio-liburua (joruberaz)
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Haur eta gazteentzako narratiba | N ARR dor | Eskuragarri Eskatu | EK22120120 |