Autobiografia bat / Assata Shakur ; hitzaurreak: Joseba Sarrionandia, Angela Davis, Lennox S. Hinds ; Itzulpena Danele Sarriugarte
Danele Sarriugartek Assata Shakurren "Autobiografia bat" liburua euskaratu du Katakrak argitaletxearen eskutik. Ameriketako Estatu Batuetan nagusi zen arrazismoaren aurka beste asko bezala altxatu zen emakumea da Shakur. Pantera Beltzak eta Beltzen Askapenerako mugimenduko kidea izan zen. Liburua Assata Shakur atxilotzen duten momentuarekin abiatzen da “atalez atal, txandaka kontatzen du atxiloalditik aurrerako momentuak eta gero bere haurtzarotik aurrerakoak”, azaldu du Sarriugartek. Shakur Kuban bizi izan da erbesteratu politiko gisa azken 35 urte hauetan, eta itzultzailearen ustez, “liburu hau testigantza bezala oso baliotsua da garai oso baten kontakizuna dagoelako bertan. Shakur bera ere, bere liburua irakurrita behintzat, emakume paregabea dela dirudi eta horregatik aukeratu zuen Katakrakek”.
Egile nagusia: | |
---|---|
Beste egile batzuk: | ; ; ; |
Argitaratua: |
Iruñea :
Katakrak,
2022
|
Edizioa: | 1. ed. |
Bilduma: |
Saiakera (Katakrak)
|
Gaia | |
Generoa / Forma |
Monografiak
Autobiografiak |
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea Ikus liburuaren bideo-azalpena |

Internet
Argitaletxearen webgunea
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 929Shakur, Assata SHA aut | Eskuragarri Eskatu | EK22110352 |