Azala
Liburua Eskuragarri

Joanes Etxeberri Andereñoen erresidentzia / Pakita Arregi Goenaga

1960ko hamarkadan, Francoren diktadura oraindik bere gordinean zegoen arren, Gerrak sortutako shocketik ateratzen hasi zen euskal gizartea, eta hori alor askotan islatu zen, tartean hezkuntzan. Ordura arte Elbira Zipitriak eta beste batzuek ibilitako bide estua nabarmen zabaldu zen ikastolen mugimenduaren bitartez. Ikastola aitzindari haiek irakasle euskaldunak behar zituzten, jakina, baina, gainera, behar bezala formatutakoak, Escuela Normal de Magisterion ikasitakoa ez baitzen inolaz ere egokia. Horrela sortu zen Joanes Etxeberri Andereñoen Erresidentzia. Zergatik Erresidentzia? Erresidentzia bat zelako, andereño gaiak elkarrekin bizi ziren bertan, baina, batez ere, agintari frankisten aurrean ahal zen gehiena disimulatu beharra zegoelako. Joanes Etxeberri Andereñoen Erresidentziak 1964-1965 ikasturtean hasi eta 1972- 1973an bukatu zen. Bitarte hartan, han eta hemen sortzen ari ziren ikastolak irakaslez hornitzeko bene-benetako harrobia izan zen. Liburu honetan, Pakita Arregik, Andereñoen Erresidentziako zuzendari izan zenak, damaigu ekimen haren berri: nortzuek sortu zuten Erresidentzia, zehatz-mehatz zertarako, nola, zer ibilbide egin zuen… baita nola eta zergatik itxi zen ere. Euskara batuaren inguruko eztabaida-garaia zen, gizartea sekularizatzen hasia zen, hezkuntza-eredu euskaldunak eta, gainera, diferenteak saiatzen zituzten urte haietan. Erresidentziarena historia "txiki" bat baino ez da, modu xume eta naturalean azalduta, harrokeriarik gabe, kontu-garbike...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Arregi Goenaga, Pakita
Argitaratua: Donostia : Txertoa, L.G. 2022
Bilduma: Begira (Txertoa) ; 23
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 37(460.15)(091) ARR joa Eskuragarri  Maileguan eskatu EK22110245