Azala
Liburua Eskuragarri

Atsoa / Víctor Català ; ipuinen hautaketa, Blanca Llum Vidal ; [katalanetik itzulpena, Sagastibeltza ; zuzenketa, Iraitz Urkulo]

Antologia honek Víctor Català idazlearen narratiban bidaia bat proposatzen du, mende erdi batean idatzitako hamar ipuinen bitartez. Modu kronologikoan aurkeztuak dira, eta idazleak bere bizian argitaraturiko lehen eta azken ipuinek -biak ala biak hemen jasoak- zirkulua ixten dute: aita ezezagun eta ama kementsu baten kumea dute protagonista, bizi den ingurunean bere lekua egin nahian borrokan dabilena. XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako bizi baldintza gogorrek bustiak, pertsonaiek zein gertaerek basakeria txundigarri batez diz-diz egiten dute idazlearen kontaera sentibera eta ñabarduraz betearen aldean. Caterina Albert i Paradísek gizon izenez sinatzeko hautua egin zuelarik, badirudi horixe zuela helburu: idazketa aske batetik pertsonen eta gizartearen itzalak arakatzea eta gizakien patua, bereziki emakumeena, indarkeriaren hari finez eraikitzea.

Zerrenda:
Egile nagusia: Catalá, Víctor (1869-1966)
Egilea(k): Vidal, Blanca Llum ; Sagastibeltza, Andoni ; Urkulo, Iraitz
Argitaratua: Tafalla : Txalaparta, 2022
Edizioa: 1. argit.
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Antzeko izenburuak