Azala
Liburua Eskuragarri

Tximeletak eta gozokiak / [testua] Nahikari Gabilondo ; [marrazkiak] Maitane Bautista

Kimu hipopotamo txikia beti ibiltzen zen tximeleten atzetik saltoka, eta lagunek uretara jolastera gonbidatzen zutenean, Kimuk beti ezetz. Tximeletak gero eta ugariagoak izan arren, Kimu pozik beharrean triste zegoen, izan ere igeri egiten ikasi nahi zuen, bere lagunek eta familiak bezala. Kimuk nahiko triste egoten jarraituko du, sekretu txiki bat deskubritzen duen arte… Hipopotamoek ez omen dakite igeri egiten! Mattin da bigarren istorioko protagonista. Mattinek jertse magiko bat du, zorte ona ematen diona, bai barraskilo lasterketetan, baita hainbat eta hainbat egoeratan ere. Xabatek ordea ez du Mattinen jertseak duen kolorea gustuko eta beti bera zirikatzen ibiltzen da: “kolore arrosa neskentzako da, beraz ezin duzu gurekin futbolean aritu”. Azkenean Mattinek egoerari buelta ematea lortuko du, izan ere Xabat mutil eta nesken arteko ezberdintasunetan zentratzen den bitartean, Mattinek gauza oso garrantzitsu bat ikasiko du: neska edo mutil, denok gara berdinak eta gustuko ditugun koloreak aukeratzeko aske

Zerrenda:
Egile nagusia: Gabilondo, Nahikari
Beste egile batzuk: Bautista, Maitane
Argitaratua: [Durango] : Ibaizabal, L.G. 2022
Bilduma: Matxinsalto (Ibaizabal) ; 61
Gaia
Generoa / Forma Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus liburuaren booktrailerra
Adina / Maila: 8 urtetik aurrera (gorria)

Internet


Argitaletxearen webgunea

Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako narratiba N GAB txi Eskuragarri  Eskatu EK22110014