Azala
Liburua Eskuragarri

Bar Gloria / Nerea Ibarzabal Salegi

Egunaren zurrunbiloa noiz apalduko daude Ana, Rakel eta Migel, patxaran gozotan hirurei eusten dien sarea ehuntzen segitzeko. Idi buru bat dute zelatan -gorputz gaixo baten itzala ilunpean-, eta distantzia gutxira dute Paradise, desira ukatuen dantzaleku, gela erreserbatu eta moketazko hormekin; eta baita hiria ere, lagunarte berri, arrotz denaren aire urduri eta modernitatearen lokalizazioekin. Mundu bat kabitzen da Gloria tabernako azuleju gorri eta gainazal koipetsuen artean, eta denboraren ate ezberdinetatik sartuko da irakurlea bertara kontakizun honetan. Jendea da haren zimendu, eta konplizitate uneek, isildutako bortxa-markek, lanordu konpartituek zein elkarrizketa tarteka mutuek epeldu bezala erreko dituzte habe horiek, beste batzuk eraikitzeko, akaso. Iragan hurbil baten hitzezko filmatze bat dakar Nerea Ibarzabal Salegiren estreinako nobelak.

Zerrenda:
Egile nagusia: Ibarzabal Salegi, Nerea
Argitaratua: Zarautz [etab.] : Susa, L.G. 2022
Bilduma: Narratiba (Susa) ; 144
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Interneteko baliabidea
Loturak: Ikus liburuaren bertsio digitala (Susa)
Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N IBA bar Mailegatua  Maileguan eskatu EK22090182
Narratiba (Helduentzat) N IBA bar Mailegatua  Maileguan eskatu IRALE22090181
Narratiba (Helduentzat) N IBA bar Eskuragarri  Maileguan eskatu EK22090165