Azala
Liburua Eskuragarri

Isildutako eskuak : emakume langileak gerra ondoko Euskal Herrian / Jon Abril Olaetxea

Irudipena dago XX. mendean, gerraostean, emakumeak oro etxean geratu zirela, familia zaintzen eta haurrak hazten, kanpoko lana gizonei utzita. Alabaina, legeek eta usadioek horretara bultzatu arren, izan ziren hainbat andrazko, beharrak eta ausardiak hauspotuta, giroari aurre egin eta hainbat arlotan aritu zirenak. Esku finak eskatzen zituzten lanak izaten ziren, baina soldata-maila eskasekoak, sektore berean ari ziren gizonezkoek baino gutxiago irabaziz, gainera. Isildutako eskuak izan dira emakumeenak, haien ahotsa bezala. Liburu honek emakume horietako batzuei ahotsa eman nahi izan die, guztien izenean, haien ekarpen sozial eta historikoa ikusgarri egiteko. Hamaika lanbide hautatu ditu Jon Abrilek liburu hau egiteko (neskame, irakasle, espartingile, unai, papergile, arrain nahiz berduren kontserbagile, zigarrogile, saregin zein industriako langile...), eta lanbide horietako bakoitzean aritutako emakume baten (edo biren) lekukotasuna jaso du, guztien artean Euskal Herrian barnako bidaia bat eginez: Ziburutik Baionara, Mauletik Otsagabira, Lodosatik Ondarroara, Gasteiztik Atarrabiara, Traparagandik Bergarara eta Donostiatik Pasaiara.

Zerrenda:
Egile nagusia: Abril, Jon
Argitaratua: Aduna : Elkar, L.G. 2022
Bilduma: Lekuko (Elkar) ; 36
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Saiakera S ABR isi Eskuragarri  Eskatu EK22090186
Saiakera S ABR isi Eskuragarri  Eskatu IRALE22090116