Azala
Liburua Eskuragarri

Goiuria Ikastola : auzolan miresgarri baten kronika Goiuria Ikastola : auzolan miresgarri baten kronika

Ilusioz, auzolanez eta maitasunez betetako historia bat da liburu honetan topatuko duzuna, Iurretako Goiuria ikastolarena. 1968tik 1981era bitartean herrian egondako ikastolaren historia jaso eta transmititzeko helburuz landu dute liburua Kristina Mardarasek, Justo Alberdik, Jon Irazabalek eta Markel Onaindiak. Gerediaga elkarteak argitaratu du lana, eta Iurretako Udalaren laguntza jaso du. Eñaut Aiartzaguenak egin du liburuaren diseinua. 60ko hamarkadan, oraindik Frankismo betean, ikastolen mugimendua hedatu zen Euskal Herrian zehar, euskara diktaduraren zulo beltzetik berpizteko asmoz. Durangaldean ere hainbat herritan zabaldu ziren ikastolak; Durangon lehenik, 1966an, eta hurrengo urteetan gainerakoak. Iurretan 1968ko urrian zabaldu zituen ateak, guraso talde baten eta Julen Kaltzada eta beste ekintzaile batzuen inplikazioari eskerrak. Ez ziren garai errazak, euskara debekatua zegoen, eta traba asko gainditu behar izan zituzten bultzatzaileek. Esaterako, erregimenaren inspektoreak birritan zarratu egin zuen ikastola, eta etxeetan eman behar izan zituzten klaseak, era klandestinoan. Zorionez, oztopen gainetik aurrera egin zuen ikastolak. Herriko umeek euskaraz ikasi ahal izateko, auzolan handi bat garatu zuten guraso, irakasle eta gazte ekintzaileen artean. Gero, 1981ean, Maiztegi herri eskolagaz fusionatu zen Goiuria ikastola, euskararen hezkuntzari zabalpena emanda. Historia guzti hori kontatzen da liburuan. Ikastolan ibilitako guraso, ikasle, irakasle eta ekintzaileak...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile korporatiboa: Gerediaga Elkartea ; Iurreta. Udala
Beste egile batzuk: Mardaras Sedrun, Kristina ; Aiartzaguena Bravo, Eñaut
Argitaratua: [Iurreta] : Gerediaga Elkartea, 2022
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 373.2/.5 (460.152 Iurreta) goi Eskuragarri  Eskatu EK22080017