Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Jon Mirande Aiphasorhoren pentsamendu filosofikoa [Interneteko baliabidea] / Marijo Telletxea Tolosa

Miranderen artikuluetan eta literaturan dagoen filosofia azaleratzen da, Joxe Azurmendiren testuetatik abiatuta. Horri Miranderen beraren testuak gehitu zaizkio ikasleekin landu aha izateko Nietzscheren pentsamendua ikasten dutenean. Lan honen helburu nagusia da, Jon Miranderen idatzizko lanetatik abiatuta, haren pentsamendu filosofikoa zein den ahalik eta argien azaltzea. Miranderen lanari buruzko ikerketa eta argitalpen batzuk badira, baina Joxe Azurmendik idatzitakoak izan ezik, beste guztiak haren literatura-balioari buruzkoak edo ideologiari buruzkoak dira. Hortaz, zuberotarraren lanetan ageri den pentsamenduari buruzko lan bakarrak Joxe Azurmendik idatzitakoak dira: "Mirande eta kristautasuna" eta "Schopenhauer, Nietzsche eta Spengler Miranderen pentsamenduan." Liburu horietan, Azurmendik sakonki aztertzen du Miranderen lana ikuspegi filosofikotik eta argi erakusten du, haren idatzi askotan badela filosofia bat. Agian, ez beti koherentea, lana ez baitugu osorik jaso; horretaz gain, batzuetan pentsamenduaren baitako eboluzio edo garapena ere erakusten duenez, ez da beti erraza filosofia-sistema gisa ikustea. Areago, badira Mirandek beste hizkuntza batzuetan idatzitako eta ezagutzen ez ditugun lanak. Nolanahi ere, Azurmendik argi erakusten du Miranderen filosofia aztertu eta kontuan hartzeko modukoa dela; hortaz, betiere Azurmendiren lanak oinarri, abiapuntu eta erreferentzia gisa hartuz, filosofia hori zertan den argitzen ahaleginduko naiz ondoko orri...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Telletxea Tolosa, Marijo
Argitaratua: Donostia (Larratxo) : www.irale.hezkuntza.net, 2022
Gaia
Generoa / Forma IRALEren materialak
Interneteko baliabidea
Curriculumeko baliabideak
EIMAk onetsitako materialak
Biografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus liburuaren bertsio digitala (EIMA Katalogoa)
Adina / Maila: Batxilergoa, 1. eta 2.mailak