Azala
Liburua Eskuragarri

Txori kantazale : Xabier Leteren ildoan / pianoa, Joana otxoa de Alaiza ; testua, Alex Gurrutxaga

Joana Otxoa de Alaizak eta Alex Gurrutxagak sortutako disko-liburu honetan, Xabier Leteren barne munduan murgilduko gara. Poetaren izaera eta pentsamendua ezagutzeko parada dugu, eta baita haren kantu eta poemek iradokitako musika berriez gozatzeko ere. Hitzez hornitutako piano kontzertu bat da, edo, bestela esanda, piano musikaz jantziriko kontakizun bat. Ikuskizuna 2020ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa sariaren fruitu da. Propio atondutako testuen bidez, Gurrutxagak Leteren poetikan eta bizipenetan gidatuko gaitu. Otxoa de Alaizak pianoan eskainiko dituen piezek Lete dute inspirazio, poetaren interpretazio berriranzko bidean. "Txori Kantazalen" Xabier Leteren unibertso poetikoa pianoa-ren zuri-beltzera eraman du Joana Otxoa de Alaizak; Alex Gurrutxagaren hitzek bide horren nondik norakoak argitzen dizkigute, gure memoriaren gune gordea berreskuratuz.

Zerrenda:
Egile nagusia: Otxoa de Alaiza, Joana
Egilea(k): Gurrutxaga Muxika, Alexander
Argitaratua: Hernani : Aztarna, 2022
Edizioa: 1. ed.
Generoa / Forma: Monografiak
Audioak
Loturak: Ikus bideoa
Argitaletxearen webgunea

Antzeko izenburuak