Azala
Jolas didaktikoak Eskuragarri

Kapen karta-jokoa [Mahai-jokoa] : murgil zaitez Hondarribiko naturan / Lore Erriondo (proiektu-burua) ; jokoaren diseinua, Iñaki Sanz-Azkue, Aranzadi Z. E. ; ilustrazioa, Eñaut Aiartzaguena ; diseinua eta produkzioa, Otzarreta

Herriko ekosistema jolasaren bidez ezagutzeko aukera eskaini nahi die Hondarribiko Arma Plaza Fundazioak herriko haur eta gaztetxoei, eta, helburu horrekin, Kapen karta-jokoaren proiektua eman du argitara. Sei karta-famiiatan banatuta, herriko fauna eta flora osatzen duten izakiak agertzen ditu. Gainera, horien izenak Hondarribiko hizkeran, euskara batuan nahiz modu zientifikoan azaltzen dira. Lehoia, foka edo ostruka ezagutzeko arazorik ez dute izango, segur aski, Hondarribiko nahiz Euskal Herriko edozein etxetako txikienek, nahiz eta erabat arrotzak izan animalia horiek euskal ekosistemetan. Akaso, ordea, ez dira gai izango euren herriko txoririk arruntenari izena jartzeko, edo herriko errekan dabilen amuarraina identifikatzeko. Horri erremedioa jartzeko asmoz sortu du, besteak beste, Hondarribiko Arma Plaza kultur eta turismo-guneak Kapen karta-jokoa. Izan ere, herriko ekosistemak, fauna eta flora ezagutaraztea du helburu jolasak, modu didaktikoan, betiere. Jolas hori osatzen jardun dira Eñaut Aiartzaguena marrazkilaria, Iñaki Sanz biologoa eta Lore Erriondo pedagogoa. Sei karta-familiak osatzen dute Kapen karta-jokoa, eta ekosistema bat irudikatzen du horietako bakoitzak: basoa; ibai eta errekak; itsasoa eta itsaslabarrak; landa-eremua; padura; eta hiria. Familia bakoitzak, bere aldetik, seina karta biltzen ditu, eta karta bakoitzak, berriz, izaki bat irudikatzen du: anfibioa edo narrastia; arraina; hegaztia; landarea; ornogabea; eta ugaztuna. Besteak beste, platuxa, amu...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile korporatiboa(k): Aranzadi Zientzia Elkartea ; Arma Plaza Fundazioa
Egilea(k): Erriondo Korostola, Lore ; Aiartzaguena Bravo, Eñaut ; Sanz-Azkue, Iñaki
Argitaratua: [Hondarribia] : Arma Plaza Fundazioa, 2018
Bilduma: Ezagutu Hondarribia (Arma Plaza Fundazioa)
Hezkuntza-etapa: Lehen Hezkuntza (LMH)
Ikasgaia: Naturaren Zientziak
Gaia:
Generoa / Forma: Jolas didaktikoak
Curriculumeko baliabideak
Unitate didaktikoak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus unitate didaktikoaren aurkezpen-bideoa
Ikus unitate didaktikoa
Sinopsia:Herriko ekosistema jolasaren bidez ezagutzeko aukera eskaini nahi die Hondarribiko Arma Plaza Fundazioak herriko haur eta gaztetxoei, eta, helburu horrekin, Kapen karta-jokoaren proiektua eman du argitara. Sei karta-famiiatan banatuta, herriko fauna eta flora osatzen duten izakiak agertzen ditu. Gainera, horien izenak Hondarribiko hizkeran, euskara batuan nahiz modu zientifikoan azaltzen dira. Lehoia, foka edo ostruka ezagutzeko arazorik ez dute izango, segur aski, Hondarribiko nahiz Euskal Herriko edozein etxetako txikienek, nahiz eta erabat arrotzak izan animalia horiek euskal ekosistemetan. Akaso, ordea, ez dira gai izango euren herriko txoririk arruntenari izena jartzeko, edo herriko errekan dabilen amuarraina identifikatzeko. Horri erremedioa jartzeko asmoz sortu du, besteak beste, Hondarribiko Arma Plaza kultur eta turismo-guneak Kapen karta-jokoa. Izan ere, herriko ekosistemak, fauna eta flora ezagutaraztea du helburu jolasak, modu didaktikoan, betiere. Jolas hori osatzen jardun dira Eñaut Aiartzaguena marrazkilaria, Iñaki Sanz biologoa eta Lore Erriondo pedagogoa. Sei karta-familiak osatzen dute Kapen karta-jokoa, eta ekosistema bat irudikatzen du horietako bakoitzak: basoa; ibai eta errekak; itsasoa eta itsaslabarrak; landa-eremua; padura; eta hiria. Familia bakoitzak, bere aldetik, seina karta biltzen ditu, eta karta bakoitzak, berriz, izaki bat irudikatzen du: anfibioa edo narrastia; arraina; hegaztia; landarea; ornogabea; eta ugaztuna. Besteak beste, platuxa, amuarraina, karrakela, huntza, apoa, suge gorbataduna edo kaskabeltza agertzen dira kartetan.
Edukiak:Jolas honek 42 karta txiki eta 6 handi biltzen ditu. Jolasteko modu ugari daude, partaideek arautu nahi dituztenak adina.
Deskribapen fisikoa:1 kutxa (42 karta) : kol. ir. ; 12 x 19 cm