Ur handitan [Interneteko baliabidea - Bideoa] : Muguruzaren hilketa / ekoizlea, EITB
Xabier Madariagak gidatuta, aktualitateari lotutako erreportaje saioaren bosgarren denboraldia. Kapitulu honetan: Josu Muguruza Herri Batasunako diputatuaren hilketa jorratuko du saioak. 1989ko azaroaren 20an hil zuten Josu Muguruza Madrilen bi pistoladunek. Atentatu berberean, Iñaki Esnaola larriki zauritu zuten. Hurrengo egunean Espainiako Diputatuen Kongresuan estreinatzekoak ziren, Herri Batasuneko beste kide batzuekin batera. Izan ere, hura zen historian koalizio abertzaleak Madrilgo Gorteetan parte hartzen zuen lehenengo aldia. Atal ezberdinak jorratuz, gertakizun hori landuko du saioak. Atentatua bera izango da bat, eta haren lekuko izan ziren Itziar Aizpurua HBko mahaikide ohia eta Teresa Toda EGINeko kazetaria elkarrizketatuko ditu Xabier Madariagak. Aizpuruak atentatuaren ondorengo orduak nolakoak izan ziren gogoratuko du eta Muguruzaren gorpuari Bilboko kaleetan milaka lagunek egin zioten harrera deskribatuko du. (2020ko abenduak 7).
Erakunde egilea: | |
---|---|
Argitaratua: |
Donostia :
EITB,
2020
|
Bilduma: |
Ur handitan (EITB)
; 6 Ur handitan. Ahaztu aurretik (EITB) ; 6 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak Bideo didaktikoak Telesaioak |
Loturak: |
Ikus programa EITB nahieran |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Erreferentzia-bideoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK22050095 |