Azala
Liburua Eskuragarri

Europa Erdi Aroan / Georges Duby ; [euskaratzailea, Julen Kaltzada]

Lan honetan, egilearen helburua arteak Erdi Aroko Europan izan zuen esanahia azaltzea da, baita gainerako kultura-adierazpenekin eta gizartearekin zituen harremanak erakustea ere. Haren hitzetan, "... hasita nengoen neuri buruari zein lotura dagoen gizarte-egituren eta kulturaren artean, materiala denaren eta materiala ez denaren artean, errealaren eta alegiazkoaren artean". Garai hartako arte-obra asko galdu egin dira betiko, baina maisu-lan garrantzitsuenak gaur arte iritsi zaizkigu. Bikaintasunez beteak daude eta gizarte hartako "handitasunaren" isla dira. Alabaina, handitasun hori Erdi Aroko gizartearen alderdi bat baino ez da. Izan ere, katedral, jauregi edo monastegi handi haiek basakeria, ankerkeria eta miseria gorrienen estalki finak ere baziren. Dudarik gabe, Erdi Aroa aldi berean handitasun-garaia eta morrontza-garaia izan zen. Alderdi bikoitz hori gogoan izateko, liburu honen ataletan eta dokumentu bitxi eta ugarietan zehar, Georges Dubyk, kontakizun atsegin moduan, eraikuntza bikain haiek eta baserritarrek, artzainek eta langileek jasan behar izan zituzten gaiztakeria eta izu handienak aurrez aurre jartzen dizkigu.

Zerrenda:
Egile nagusia: Duby, Georges (1919-1996)
Egilea(k): Kaltzada, Julen (1935-2017)
Argitaratua: Donostia : Gaiak, L.G. 2010
Bilduma: Pentsamendu garaikidea (Gaiak) ; 60
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 7.033.5(4) DUB eur Eskuragarri  Maileguan eskatu EK22050058