Azala
Liburua Eskuragarri

Bortuko azken indiarra__ artzain lur gabekoa / Ttale Ouret

Nolakoa zen bortuko lehengo artzainen bizia? Zer bilakaera bizi izan ditu mendiko artzaintzak eta, orokorkiago, gizarteak, azken hamarkadetan? Artzaintzak eta laborantzak hartu dituzten bihurgune horiek ezinbertzekoak dira, ala bertze modelo bat posible da?Gai horiek eta bertze asko gogoetatu ditu Ttale Ouret-ek. Gazte denboran, apez eskolak egin zituen. Zuzentasunaren eta jendearen eskubideen alde borrokatuko zen Eliza engaiatu bateko apez izan nahi zuen. Baina orduko Eliza kontserbadorean bere lekua ezin aurkiturik, apezen biziari bizkar eman zion, artzainen bideari lotzeko. Lurdako sasoilarien artean eta gero MRJCko gazteen hezitzaile gisa bizi esperientziak ere erabakigarriak izan ziren harendako. Hego Amerikako Eliza eta Askapenaren Teologia, 1968ko maiatzeko gertakariak, Larzac-ekoak, Ipar Euskal Herriko gizarteak bizi zituen aldaketak, tentsioak eta gatazkak... Bere denborako gorabehera frangoren lekuko eta eragile ere izan zen. Hona hemen haren lekukotasun suharra. Belaunaldi berriei igorri deiadar bat!

Zerrenda:
Egile nagusia: Ouret, Ttale
Argitaratua: Baiona : Elkar, L.G. 2022
Gaia
Generoa / Forma Autobiografiak
Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 929 Ouret, Ttale OUR bor Eskuragarri  Eskatu EK22040429