Arrazoimen praktikoaren kritika [Interneteko baliabidea] / Immanuel Kant ; [euskaratzailea, Ibon Uribarri Zenakorta ; berrikuslea, Joxe Azurmendi ; hitzaurregilea, Otfried Höffe]
Europar Ilustrazioaren gorenean Immanuel Kantek garaiko ideia gidari bat, kritika, beste bi ideia gidariei aplikatzen die, arrazoimenari eta askatasunari. Horrela, Ilustrazioaren autokritika errotikoa eta zabala egiten du, bai lehen uneko garaiarena, filosofiaren eragin handia jaso zuenarena, baita geroko aldiarena ere, filosofiak indarra galdu zuen aldi horrena. Autokritika hori artean sonatu bihurtu diren hiru galderetan biltzen da: 1. Zer ezagut dezaket? 2. Zer egin behar dut? 3. Zer itxaron dezaket? Lehen galderari dagokion erantzuna, beste bi galderak ere jorratzen dituena, arrazoimenaren kritika transzendentala, hain da enziklopedikoa eta bereziki hain berria, ezen garai berri bat hasten baitu. Idazlan hori, hogei urte inguruko pentsamendu-ahaleginen ondorioa eta hamar urte lanik argitaratu gabe egon ondoren 1781ean agertzen dena, Arraziomen hutsaren kritika, Arthur Schopenhauer-en ustez "Europan inoiz idatzi den liburu garrantzitsuena" da (Gesammelte Briefe, arg. A. Hübscher, Nr. 157). Filosofo askok baliospen berbera egiten dutenez, Charles S. Peirce pragmatista estatubatuarrak ere Kanten lehen kritikari "filosofian edan dudan bularretako esnea" zeritzon (My pragmatism laneko sarreran, 1909), Kanten beste lanak ezkutuan geratzen dira sarri. Horrez gain, 1788an argitaratu zuen Arrazoimen praktikoaren kritika Kantek filosofia moralaren eremuan idatzi zuen lehen idazlan kritikoaren itzalpean dago (Ohituren metafisikaren oinarritzapena, 1785).
Egile nagusia: | |
---|---|
Beste egile batzuk: | ; ; |
Argitaratua: |
Bilbo :
Klasikoak,
2005
|
Edizioa: | 1. argit. |
Bilduma: |
Pentsamenduaren klasikoak (Klasikoak)
; 93 |
Gaia | |
Generoa / Forma |
Interneteko baliabidea
EIMAk onetsitako materialak Monografiak |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala |
Internet
Liburuaren bertsio digitala
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 165 KAN arr | Eskuragarri Eskatu | EK22040418 |