Azala
Liburua Eskuragarri

Oharra / Pilar Serrano Burgos ; [ilustrazioak] Daniel Montero Galán ; [itzultzailea, Jone Irazu Garikano]

Liburu tolesgarri honetan, mezu ezezaguna duen ohar bat eskuz esku pasatzen doa eta, haren bidaiari segika, istorio alai eta zirraragarri hau gertatzen den auzoa ezagutzen joango gara: eraikinak, kaleak, eskola, osasun-zentroa, parkea eta baita lur-azpia ere… Eta auzotarrak ere bai: umeak, amak, adinekoak, lanbide askotako langileak… Denengana baitarama oharrak, modu batera edo bestera, bere mezu misteriotsua. Akordeoi formatuko liburu honetan, Daniel Montero Galánen ilustrazioek komikigintzaren eta zinemaren dinamismoa duten baliabide grafikoen bidez osatzen dute Pilar Serrano Burgosen testua. Detailez eta umorez betetako lana da: irakurraldi bakarrean agortu gabe, aurkikuntza berriak eskainiko dizkigu auzoko bizimoduan barneratzen garen aldiro. Laminaren beste aldean, pertsonaia galeria zabal batek -maskotak barne- haien izaera, amets, sekretu… eta abarren berri ematen du, irudimenari mila aukera eskainiz Oharrako abentura alai eta optimistak argumentu narratibo berriekin luzatzeko.

Zerrenda:
Egile nagusia: Serrano Burgos, Pilar
Beste egile batzuk: Montero Galán, Daniel ; Irazu Garikano, Jone
Argitaratua: Arre : Pontevedra : Pamiela ; Kalandraka, 2022
Gaia
Generoa / Forma Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 3 urtetik aurrera (urdina)

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Liburu elkarreragilea LE SER oha Eskuragarri  Eskatu EK22040193