Azala
Liburua Eskuragarri

Esker mila!

Pazientzia izatea, diziplina baloratzea eta helduen aholkuak aintzat hartzea. Irabazten eta galtzen jakitea, talde batean integratzea, adiskidetasuna praktikatzea. Entzuten jakitea eta isiltasunaz gozatzea, erronkei aurre egitea beldurra galtzeko, zuhurra eta ekina izatea. Inguratzen gaituzten gauza eta momentuen edertasunaz jabetzea... Album ilustratu baten forman, «Esker mila!» albumak mezu bat bidali nahi die bizitzan zehar ezagutzen ditugun pertsonei, gure izaera osatzen eta gizartean zuzen jokatzen laguntzen diguten guztiei: familia, lagunak, auzoa, eskola... Lehen pertsonan kontatua, eguneroko bizitzako egoerak deskribatzen dituzten esaldi laburren bidez, bizipen propioekin edo gertuko esperientziekin identifikaturik sentituko da irakurlea. Ilustrazioek, baikortasuna adierazten duten trazu solte eta kolore argitsuen bidez, landan eta hirian gertatzen diren eszena etxekoiak erakusten dituzte, jende mota askorekiko hartu-emanak, jolaserako eta ondo pasatzeko guneak. Haurtzaroa gainditu eta bizitza osoan iraungo duen ikasketa.

Zerrenda:
Egile nagusia: Minhos Martins, Isabel
Beste egile batzuk: Carvalho, Bernardo ; Irazu Garikano, Jone
Argitaratua: Arre : Pontevedra : Pamiela; Kalandraka, 2022
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Amets egiteko liburuak (Pamiela eta Kalandraka)
Gaia
Generoa / Forma Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 4 urtetik aurrera (urdina)

Internet


Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Album ilustratuak AI MIN esk Eskuragarri  Eskatu EK22040054