Teknopolis : ekonomia zirkularra eta beste ideia on batzuk
"Teknopolis" Elhuyar Fundazioak ekoizten duen telebista-saioa da. 1999an jaio zen, eta, geroztik, astero ematen da, euskaraz ETB1ean, eta gazteleraz ETB2an. Publiko orokorrari zuzenduta dago, eta Euskal Herriko eta mundu osoko zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren berri ematea du helburu. Erreportajeak, elkarrizketak, egungo albisteak eta oinarrizko zientzia-azalpenak eskaintzen ditu, era atsegin eta entretenigarrian. Atal honetan hainbat ideia on ezagutuko dituzte, tartean ekonomia zirkularrerako industrian garatzen ari diren proiektuetako batzuk. Kalitatezko aluminio birziklatua, garagardo-industriako hondakinak erabiltzea pentsuak aberasteko eta plastikoen birziklapena hobetzeko teknologia dira horietako batzuk. (2022ko martxoak 5).
Argitaratua: |
[S.l.] ;
EITB,
2022
|
---|---|
Bilduma: |
Teknopolis (Elhuyar Fundazioa)
|
Gaia | |
Generoa / Forma |
Telesaioak
Interneteko baliabidea Erreferentzia-materialak Bideo didaktikoak |
Loturak: |
Ikus programa Elhuyarren webgunean |
Internet
Ikus programa Elhuyarren webgunean
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Erreferentzia-bideoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK22030551 |