Azala
Bideoa Eskuragarri

Jakinmina Covid 19 [Interneteko baliabidea - Bideoa] / Xabier Lizarraga

Xabier Lizarraga, Donostiako Usandizaga Peñaflorida Amara Institutuko DBHko matematikako irakaslea, da youtube kanal honen egilea. Kanal honetan, Matematikako bideoak ikusteko aukera izango duzue. Bi motatako bideoak dira ugarienak. Batetik, laburpenak (urdinak dira), eta laburpen hauek dira klase bakoitzean emandako edo jakin beharreko ideia esanguratsuenak (prozedurak, algoritmoak, etab.); eta bestetik, bideo berdeak ditugu, hauen bitartez, autoebaluazio bat egin dezake ikasleak, azterketak prestatzeko eta jakiteko gai horren inguruan prestatuta gauden edo ez gauden prestatuta. Ikasturte bakoitzeko, gutxi gorabehera, 110-120 bideo egon daitezke. Ikasleak gaixo daudenean bideoak ikus ditzakete edota klasean emandakoa errepasatzeko balio dezake. Euskararekin zailtasunak dituzten ikasleentzako ere oso baliagarriak izan daitezke. Bestalde, bideo hauek pertsona helduentzako ere oso interesgarriak izan daitezke, besteak beste: PT irakasleentzako; zaintzako irakasleentzako; eta baita gurasoentzako ere, semeei laguntzeko. Hiru erreprodukzio-zerrrenda ere prestatu ditu Xabierrek: Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoaren lehen fasea prestatzeko problema-sorta; kalkulagailua erabiltzeko bideoak; eta azkena, jakinmina izenekoa, interes handia duten ikasleentzako bideo-sorta. Bideo honetan jakinmina atalean Covid 19a eta gaixotasunaren hedadura ikasiko dugu.

Zerrenda:
Egile nagusia: Lizarraga, Xabier
Argitaratua: [Donostia] : Xabier Lizarraga, 2020
Bilduma: Jakinmina. Xabier Lizarraga (Youtube kanala) ; 7
Gaia
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Bideo didaktikoak
Curriculumeko baliabideak
Loturak: Ikus bideoa
Ikus YouTube kanala
Adina / Maila: DBH

Internet

Ikus YouTube kanala
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza INTERNETEKO BALIABIDEA EK22030478