Azala
Liburua Eskuragarri

Zerria / Patxi Zubizarreta ; ilustratzailea, Antton Olariaga

Alpeetako gailurretan jaso du Bereketek Gasparden albistea: «Gorpu batzuk deskubritu ditut, bi gutxienez, Tsanfleuron glaziarrean». Albisteak gazte glaziologoa astindu eta asaldatu du, eta ez du onik izan historiaren jatorria eta egia lazgarria ezagutu arte, hortxe, Pirinioen bihotzean. Inuitek, otsoa harrapatzeko, labanaren heldulekua izotzetan ezkutatu, eta koipez igurzten dute kanpoan geratutako aho zorrotza. Otso gosekila iritsiko da eta, oharkabean, irrikaz milikatuko du koipea, bere odolarekin eta mihi zatiekin batera. Halatsu irentsiko du irakurleak infantizidio baten kontakizuna, beharbada jakin gabe gizateriaren historia irakurtzen ari dela, menturaz ohartu gabe gizakiaren eta piztiaren arteko muga lausoan dabilela: homo homini lupus? Irakurle fina agian gero konturatuko da antzinako historia hau ezin garaikideagoa dela eta, salbamena lortu ahal izateko, aurrena izugarria zaigunari egin behar diogula aurre, geure buruari berari ukatzen diogunari.

Zerrenda:
Egile nagusia: Zubizarreta, Patxi
Beste egile batzuk: Olariaga, Antton
Argitaratua: Donostia : Erein, 2022
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Bioleta (Erein) ; 15
Generoa / Forma Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 13 urtetik aurrera (horia)

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako narratiba N ZUB zer Eskuragarri  Eskatu IRALE22040276
Haur eta gazteentzako narratiba N ZUB zer Eskuragarri  Eskatu IRALE22040032
Haur eta gazteentzako narratiba N ZUB zer Eskuragarri  Eskatu EK22030243