Bigarren Mundu Gerra (lehen atala) [Interneteko baliabidea - Bideoa] / Benito KMK
Benito KMK Youtube kanalean Historia eta Geografiako irakasgaien inguruko bideoak aurkitu ditzakegu. Bideo hauetan Beñatek gutxitan hitz egiten du. Hau da, ez ditu audio azalpen asko ematen. Horren ordez azalpen gehienak testuen bidez txertatzen ditu. Edukiak interesgarriak izatea lortzen du, beraz hemen eskuragai izango dituzu. Bideo honetan, "Bigarren Mundu Gerra" gaia eskaintzen digu. Gainera azalpen batzuk partekatzen dizkigu Beñatek: II. Mundu Gerra garai guztietako gatazka odoltsu eta dramatikoena izan zen. Faxismoaren kontrako borrokan, ideologia oso desberdineko nazioak batu zituen. 20. hamarkada hasieran, Europa ekonomikoki ahitua zegoen. Egoera okertzeko, 29ko Crash-ak eta honen ondorio izan zen Depresio Handiak gogor jo zuen kontinente zaharra. Bestetik, Iraultza Komunistaren garaipenak Errusian, maila berdinean piztu zituen txiroen itxaropenak eta aberatsenen beldurrak. Hala ere, faxismoaren gorakada eta horren izaera oldarkor eta espantsionista izan ziren, dudarik gabe, gerraren arrazoi nagusiak. Totalitarismoaren aurrerapausoen aurrean, gainerako herrialdeek duda-mudako jarrera erakutsi zuten. Konturatu zirenerako beranduegi zen ordea. 1939: Gerraren leherketa 1939ko irailaren lehenean hasi zen gerra, Adolf Hitlerrek gidaturiko Alemania Naziak Polonia inbaditu zuenean. Frantziak eta Britainia Handiak, Poloniarekin Laguntza Militarrerako Ituna sinatua zuten, eta gerra deklaratu zioten Alemaniari. 1939-1940. Tximista-gerra Gerraren lehen hilabeteetan...
Argitaratua: |
[S.l.] :
Benito KMK,
2020
|
---|---|
Bilduma: |
Benito KMK (Youtube kanala)
|
Gaia | |
Generoa / Forma |
Bideo didaktikoak
Interneteko baliabidea Curriculumeko baliabideak |
Loturak: |
Ikus bideoa Ikus youtube kanala |
Adina / Maila: |
DBH |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK22030217 |