Azala
Liburua Eskuragarri

Kimika : lehen hezkuntzako graduko ikasleentzat eta irakasleentzat / Jose Maria Etxabe Urbieta ; [hizkuntza-zuzenketen arduraduna, Ander Altuna Gabiola]

Gero eta gizarte konplexuago eta globalizatuagoan bizi gara, etengabeko eraldaketan, gero eta konpetenteagoak diren pertsonak eskatzen dituena, jakiteko ez ezik, egiten jakiteko eta bizitzen jakiteko ere gai izan behar dutenak. Kimikak funtsezko papera betetzen du bizi-kalitatean. Herritarren alfabetizazio zientifikoa beharrezkoa da, kaudimenez jokatu ahal izateko eta modu adimentsuan jarduteko adinako gaitasuna duten pertsona arduratsuak prestatzeko. Horretarako, pentsamendu kritiko eta arduratsua funtsezkoa da, mundu bidezkoagoa eta iraunkorragoa sortzeko kolektiboki. Zientziaren didaktikaren alorrean, besteak beste, metodo aktiboak, parte-hartzaileak eta indagatzaileak, eredu mentalen bilakaera sortzen duen ikaskuntza, jarduera teorikoak eta esperimentalak integratzea eta aurretiko ezagueren bilakaera aipatzen dira. Ideia horiek aplikatuz, kimikarekin emozionatzeko, materiaren ezaugarriak lantzeko, ezaugarri berezien esanahiak ulertzeko, sistema homogeneoen eta heterogeneoen ezberdintasunak lantzeko, disoluzioak kuantifikatzeko, aldaketa kimikoak eta fisikoak bereizteko eta materiaren egitura eta aldaketak modu sinplean ulertzeko proposatzen da argitalpen hau. Kimikari buruzko oinarrizko eredua eraikitzen laguntzeko ideiak proposatzea da helburua.

Zerrenda:
Egile nagusia: Etxabe Urbieta, Jose Maria
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, L.G. 2021
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Curriculumeko baliabideak
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 54:37.02 ETX kim Eskuragarri  Eskatu EK22030049