Azala
Audioa Eskuragarri

Sormena lokatzetan [Interneteko baliabidea - Audioa] : pentsamendu feministan narrasean / Jakinek talde lanean ekoitzitako podcasta ; Ainara Lasak, Amagoia Gurrutxagak, Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrek sortua eta gidatua.

Lokatza podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da, mundua lokatzetan jartzekoa. Ainara Lasak, Amagoia Gurrutxagak, Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrek sortua eta gidatua. "Sormena lokatzetan". Bizenta Mogelek 1804ean argitaratu zuen 'Ipui onac' liburua, emakume batek euskaraz plazaratutako lehena. Hitzaurrean bertan zioen jabetzen zela emakume batenak ez ziren egitekoetan sartu zela. Joan dira geroztik 217 urte. Eta zubi fantastiko bat eraikiko bagenu orduko eta gaurko garaien artean? Zer galdetuko ote lieke Mogelek egungo emakume sortzaileei? Zenbateraino aldatu ote da artista eta emakume izatearen kondizioa bi mende luzeotan? Gidaritza, Ainara Lasak, Amagoia Gurrutxagak, Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrek. Elkarrizketatuak, Ihitz Iriart, Idoia Beratarbide eta Leire Bilbao. Sinadura, Miren Gaztañagak. "Ai gure juaneteak", Nerea Ibarzabalek. Musika aukeraketa, Maider eta Leire trikitilariek: Jupiter Jon, Amaren Alabak, Gora Japon, Lumi eta Eneritz Furyak. Sintonia, Mursegok, Lourdes Iriondoren 'Hala ere' kantua birbisitatuz. Soinu errealizazioa, Joxe Alkainek.

Zerrenda:
Egile korporatiboa(k): Jakin Fundazioa ; Euskal Irrati Telebista
Egilea(k): Eskisabel, Idurre ; Agirre, Lorea ; Gurrutxaga Uranga, Amagoia ; Lasa Perez, Ainara
Argitaratua: [S.l.] : Jakin Fundazioa, 2021
Bilduma: Lokatza (Jakin Fundazioa) ; 7 ; 7
Jakintza.Kultura.Lokatza (EITB podkast) ; 7 ; 7
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Audioak
Podcastak
Loturak: Entzun audioa (Jakin.eus)
Entzun audioa (EITB podkast)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Soinu-grabazioak INTERNETEKO BALIABIDEA EK22020206