Azala
Liburua Eskuragarri

Kote katua eta munstroak / [testua eta irudiak] Rocío Martínez ; [itzulpena, Manu López Gaseni]

«Kote Katua eta munstroak» obrak haurtzaroan ohikoa eta interesgarria den gai bati heltzen dio: beldurrak. Liburuko protagonista ez da bakarrik geratzeko gauza, zarata ezezagunek izutu egiten dutelako: leihotik sartzen den haizeak, garbigailuaren edo igogailuaren mugimenduak eragindako zaratak, ur-tantak galtzen dituen tangak... Edozein soinu arrotz erasoan datorkion munstro bihurtzen da Koteren irudimenean, eta horregatik ibiltzen da amaren babesaren bila. Katu-ama da haren segurtasun iturria, eta, istorioak aurrera egin ahala, ikusiko dugu umearen beldurrak uxatzea lortuko duela. Katu-ama Rocío Martínez-en alter ego-a da, irakurleei azaldu nahian beldurra buruan dagoela soil-soilik, eta gainditu ahal izateko aurre egin behar zaiola. Irudiek, pastel-margoz, gozotasunez betetako pertsonaiak eta tokiak irudikatzen dituzte. Perspektiba-jolasei esker, etxeko gelak erraldoiak direla ematen du, hain zuzen ere ume txikiek hurbileneko errealitatea ikusten duten moduan. Handitasun-irudipen horren bitartez, areagotu egiten dira Koteren intriga, egoneza eta bakardadea. Dena dela, giroak inoiz ez dira ez ilun ez mehatxatzaileak; zenbait objektuk, hala nola jostailuak, jantziak edo liburuak -Sendak-en «Piztiak bizi diren lekuan» omenduz-, toki seguru batean egoteko ziurtasuna ematen dute: etxean. Tipografiaren askotariko tamainek eta hitzen kokapen dinamikoak aberastu egiten dute narrazioa eta mezua: onomatopeiek edo tentsio-uneak markatzen dituzten esaldi handiek indartu egiten dute i...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Martínez, Rocío
Egilea(k): López Gaseni, Manu
Argitaratua: Arre : Pontevedra : Pamiela ; Kalandraka, 2022
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Amets egiteko liburuak (Pamiela eta Kalandraka)
Gaia:
Generoa / Forma: Album ilustratuak
Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 3 urtetik aurrera (urdina)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Album ilustratuak AI MAR kot Eskuragarri  Maileguan eskatu EK22020061