Azala
Liburua Eskuragarri

Gauak eta hiriak / Ur Apalategi Idirin

Felix, Antton eta Muriel gazteak dira eleberri honetako pertsonaiaka gaztaroaren heziketa sentimental osoa biltzen da hiruren arteko harremanetan: maitasuna eta jelosia, adiskidetasuna eta gorrotoa, baina bizitzako sasoi horretan hain ohikoak diren konplexuak ere. Nahiak eta ezinak. Gaua, hiria eta gaztaroa dira, beste maila batean, eleberriko protagonista nagusi eta boteretsuak. Esan gabo doa, gaua nagusitzen denean gazte jendeak hartzen ditu kale, taberna eta pubak. Kale horietan sortu, garatu eta mamitzen dira maitasuna eta gaztetasunaren irrika eta afanak. Oso giro urbanoa eta urduria da eleberriaren muina. Horrekin guztiarekin batera, giza sentimenduetan barneratzeko zorroztasuna da eleberri bizi, egun-eguneko eta sikologikoki kupidagabe honen ezaugarririk aipagarriena.

Zerrenda:
Egile nagusia: Apalategi Idirin, Ur
Argitaratua: Donostia : Elkar, L.G. 1997
Bilduma: Literatura (Elkar) ; 173
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura