Industria Iraultzaren mundua
Industria Iraultzaren Mundua proiektuaren bidez, prozesu historiko honen ikuspegi osoa eman nahi dugu. Garaiaren azterketa sakon hau atal hauetan banatuta dago: Kausak, Lehen Industria Iraultza, Bigarren Industria Iraultza, Ondorioak eta Espainian izandako garapena, Euskadiko prozesuan arreta berezia jarriz. Horretarako, testuliburu bat aurkituko duzu sakontzeko, ikertzeko eta eztabaidatzeko jardueraz beteta. Testuarekin batera, edukien idea garrantzitsuenak biltzen dituen infografia aurkituko duzu. Horretaz gain, taldeetan egiteko proiektuen proposamenak, hainbat jardueren errubrikak eta aholkuak eta biografia interesgarrien bilduma bat izango duzu eskuragai. Amaitzeko, gaiari buruzko ezagutzak eta trebetasunak praktikan jartzeko galdetegi batzuk garatu ditugu, testuen eta grafikoen interpretazioa, hiztegia, etab., lantzeko.
Egile nagusia: | |
---|---|
Beste egile batzuk: | |
Argitaratua: |
[Bilbao] :
Guillermo Ordás Blanco,
2021
|
Bilduma: |
EIMA 2.0 (2020ko deialdia)
|
Gaia | |
Generoa / Forma |
Interneteko baliabidea
Curriculumeko baliabideak EIMAk onetsitako materialak Eduki digital didaktikoak |
Loturak: |
Joan material honetara |
Adina / Maila: |
DBH 4. maila eta Batxilergoa |

Internet
Joan material honetara
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK22010117 |