Azala
Liburua Eskuragarri

Euskal Herriko pegatak 1990-1999 / [eranskailuen aukeraketa eta antolaketa, Pablo Salgado eta Jabi Ubierna ; hitzaurrea, Joxerra Bustillo Kastrexana ; itzulpena, Andrea Ganchegui]

Esku artean duzun argitalpena ez da liburu arrunta, ohikoa, azalarekin eta hitzaurrearekin hasi eta amaierako oharrarekin bukatzen den horietakoa. Kontsultarako liburukia da, begiak eta orriak presarik gabe pasatzekoa. Lehenik eta behin, so egin eranskailu historikoen erreprodukzioei, haien mezuak eta diseinua aztertzeko plazeragatik, besterik ez. Orrialde hauek laburbiltzen duten hamarkadan bizitako gertakariak kokatzeko, iraganeko egoerak eta norberaren bizipenak berriro bizitzeko. Eta, gainera, dokumentu honen orrialdeetan, ikonoetan eta testuetan gure lurraldeko historia handiaren zati txiki bat gordetzen da, haren indargune eta kontraesanekin, filia eta fobiekin. Historia grafikoa, hirugarren liburuki honek pegaten 35 urteko etapa (1965-1999) biltzeko proiektuari amaiera ematen diona, ahalegin editorial berezi batean, seguruenik gure inguruan parekorik ez duena. Kultura herrikoiaren funtsezko zati bat, herriaren erraietatik sortzen dena, datozen urteetarako jasota uzteko saiakera. Belaunaldi berriek pegata-egile mordo baten lana benetako dimentsioan baloratzeko aukera izan dezaten, euren ideiak eta helburuak komunikatzeko sortu zituzten artelan txikiak baitira.

Zerrenda:
Egile nagusia: Salgado, Pablo
Erakunde egilea: Euskal Memoria Fundazioa
Beste egile batzuk: Ubierna, Jabi ; Bustillo Kastrexana, Joxerra ; Ganchegui Sorabilla, Andrea
Argitaratua: Andoain : Euskal Memoria Fundazioa, 2021
Edizioa: 1. ed
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 766(460.15/16+ 447.9)"19" SAL eus Eskuragarri  Eskatu EK22010112