Azala
Liburua Eskuragarri

Kronikak [Interneteko baliabidea] / Txillardegi ; [testuen apailatzea, Koldo Izagirre, Juan Luis Zabala]

Txillardegik "Anaitasuna", "Egin", "Punto y Hora de Euskal Herria", "Plazara", "Argia" eta batez ere "Zeruko Argia"-n 1968 eta 1986 artean argitara emandako kronikak biltzen ditu liburu honek. Belgika, Norvegia, Estatu Batuak, Gales, Galizia eta Andorratik bezala, Barkoxe, Altzürükü edo Berrizaundik idatziz bere kezka nagusien berri ematen du idazlan hauetan Txillardegik, jakin-min zabalez, begirada zorrotzez eta irakurleari berarekin batera bertan dagoela sentiaraziz. Norvegiako leku zoragarrienetan delarik “Nork ukatuko fiordoez gain badagoela Norvegian zer miretsirik?”. Los Angelesko amets fabrika ospetsuan dagoelarik “Monasterio zaharrek baino gehiago pentsarazten du Hollywood Bulebarrak”. Gizakia ulertu beharra, gizartea esplikatu nahia: Txillardegi ibiltariak jakin-minez hartzen ditu lekuak eta gizarteak, herriak eta herritarrek eraikitakoak. Kosmopolitismoaz harago, etenik gabeko ikasketa horrek badu loturarik bere jatorriarekin. Edonon dela, barruan darama Txillardegik euskal herria, batetik bestera dabilen exiliatua da, ikusten dituen moldeak eta politikak euskaldun multzoaren onerako izan ote litezkeen hausnartzen.

Zerrenda:
Egile nagusia: Txillardegi (1929-2012)
Beste egile batzuk: Izagirre, Koldo ; Zabala, Juan Luis
Argitaratua: Zarautz [etab.] : Susa, 2022
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Narratiba (Susa) ; 142
Generoa / Forma Helduentzako Literatura
Interneteko baliabidea
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)

Internet

Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N TXI kro Eskuragarri  Eskatu EK22010101