Azala
Liburua Eskuragarri

Txirritaren baratzea Norteko trenbidetik / Juan Garzia Garmendia

Txirrita dugu -gutxik ukatuko du- bertsogintzaren eredu gailenetakoa. Haren -eta, bide batez, bertsogintza klasikoaren- poetika azaltzea du helbururik agerien saio honek. Ez da, ordea, saiakera akademikoa. Norteko trenbide bertsozkoaren aitzakiazko literatur txango ederra baizik, baratze horren ezaugarri, aberastasun eta mugak, denok bidaiari gaituen alegiazko trenetik ikustatu ahala, paperera jaso nahi dituena. Ahozkoaren -kantuzkoaren- eta idatziaren mugalur horretan, literaturtasunaren eta literaturaren inguruko gogoeta askotarikoak iradokitzen zaizkio irakurleari, bertsozale izan zein ez.

Zerrenda:
Egile nagusia: Garzia Garmendia, Juan
Argitaratua: Irun : Alberdania, L.G. 1997
Bilduma: Saiakera (Alberdania) ; 10
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea