Azala
Liburua Eskuragarri

Utilitarismoa /John Stuart Mill ; sarrera, Belen Altuna Lizaso ; itzulpena, zuzenketa, Belen Pikabea Loinaz (Elhuyar), Idoia Santamaria Urkaregi (Elhuyar) ; Esteban Antxustegi Igartua (arg.)

John Stuart Mill (Londres, 1806 – Avignon, 1873) filosofoa, politikaria eta ekonomialaria Utilitarismoa deitzen den korronte filosofikoaren pentsalari gorena izan zen. Korrontearen sortzailea Jeremy Bentham (1748-1832) izan bazen ere, Millek landu zuen modu aberatsenean, liburu honetan ikus daitekeen moduan. Gizartearen hobekuntzarako eta ahalik eta jende gehienaren zoriona bultzatzeko asmoari eutsiz, hainbat erreforma sustatu zituen Millek: ordezkapenezko demokrazia liberalaren alde (“Ordezkapenezko gobernuari buruzko gogoetak”), askatasun pertsonalaren defentsa sutsua (“Askatasunaz”), edo emakumeen sufragioaren eta berdintasunaren mesedetan (“Emakumearen menpekotasunaz”), besteak beste. “Utilitarismoa” 1861an argitaratu zen, atalka, merkeago eta eskuragarriago izan zedin, eta 1863an liburu moduan. Korrontearen inguruan zeuden gaizki-ulertuak desegin eta teoriaren oinarriak modu argian azaltzeko idatzi zuen. Helburu horrekin utilitatearen printzipioa azpimarratzen du: ekintzak zuzenak izango dira ahalik eta jende gehienaren zoriona edo ongizatea sustatzera bultzatzen duten heinean, hau da, mina leundu eta plazera handitzen duten neurrian; okerrak, aitzitik, sufrimendua eta zoritxarra eragiten badute. Etikari –eta, batez ere, gizarte-etikari–- irizpide laiko eta naturalista eskaintzen dio, utilitarismoak ez baitu bestelako funts transzendental edo jainkozkorik behar. Baina Millek ez du edozein hedonismo edo zorion-mota aldezten, gizatasuna goragotzen duena baizik. Aristotele...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Mill, John Stuart (1806-1873)
Beste egile batzuk: Altuna Lizaso, Belen ; Pikabea Loinaz, Belen ; Santamaria, Idoia ; Antxustegi Igartua, Esteban
Argitaratua: Bilbao : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2021
Bilduma: Limes (EHU) ; 27
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 17.036.24 STU uti Eskuragarri  Eskatu EK21120183