Azala
Liburua Eskuragarri

Kronoform / Juan Kruz Igerabide, olerkiak ; Ihintza-Cloë Hargous, argazkiak ; [itzulpenak frantsesera, Aurelia Arkotxa ; itzulpenak ingelesera, Caroline-Jane Williams]

Argazkia eta poesia biltzen dituen liburu hau elkartze batetik sortua da. Alde batetik irudiak, emeki-emeki forma hartu zutenak ebidentzia intimo batek bultzatuta nola; eta bestetik, poeta baten sentiberatasuna, zeinari irudiok mintzatu baitzitzaizkion. Argazkiak 2018-2019an eginak dira Europako hainbat herrialdetan, aldez aurretik lokalizatu gabeak eta subjekturik gabeak a priori: bat-batean gorpuztuak dira, edozein kale-kantoitan bizia hartuta. Hautaketaren ondoren, horra 38 aukeratuak. Gero, haietatik besterik argitaratzeko nahia piztu da, zentzu poetiko berriren batez janzteko hitzez hornitze aldera. Idazle eta poeta Juan Kruz Igerabidek, bere-bereak dituen begirada eta arreta bakanez, dotore itzuli du irudiok iradoki diotena. Alkizako (Euskal Herria) Ur Mara Museoan 2019ko uztail-abuztuetan egindako erakusketa hartan ernatu zen proiektu hau, argazkiak eta lau hizkuntzatan jositako poemekin. Poema bakoitzak era berezian argitzen du mintzo den espazioa, argiak egunero tokiak berrasmatzen dituen gisan, sekula guztiz agerrarazi gabe.

Zerrenda:
Egile nagusia: Igerabide, Juan Kruz
Egilea(k): Hargous, Ihintza-Chloë ; Arkotxa, Aurelia ; Williams, Caroline-Jane
Argitaratua: Labetze-Bizkai : ZTK Liburuak, 2021
Gaia:
Generoa / Forma: Poesia
Helduentzako Literatura
Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P IGE kro Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21120173