Azala
Liburua Eskuragarri

Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak / Maialen Berridi Agirre ; [hizkuntza-zuzenketen arduraduna, Ander Altuna Gabiola]

Gaitasun profesionala helburu bat lortzeko borondatez egindako ekintza-kate batek osatzen du, nahi izanez gero, behin eta berriro errepika daitekeena. Hiru alor landu behar dira amaierako konpetentzia hori lortzeko: ezagutzak, gaitasunak eta osasun-profesioaren balioak eskuratu behar dira. Etorkizuneko profesionala egungo erronkei aurre egiten eraginkorra izatea lortzeko, alor humanistikoa eta filosofikoa garatzea ezinbestekoa izango da. Edozein osasun-langile, egoiliar, irakasle edo tutoreri zuzenduta dago lan hau. Izan ere, oso garrantzitsua da etorkizuneko langileek jakitea gaixotasunaren atzean gauza gehiago badirela, hau da, desberdintasun sozialak osasunarekin zerikusia duela eta ditugun baliabideak ez direla soilik preskribatzen diren medikamentuak, baizik eta testuingurua, familia, sare sanitarioa eta osasunerako prebentzio eta promozioko politikak ere kontuan hartu behar direla. Gaixotasunaz gain, pertsona bera artatzeko gaitasuna eskuratzeko pausoak eskaintzen dira hiru kapitulutan banatuta: pazientearengan zentratutako metodo klinikoa, komunikazio klinikoa eta bioetika. Familia- eta komunitate-arretako erizain zein mediku egoiliarrekin lanean aritzean, oinarrizko konpetentziak lantzen dituen euskarazko materiala sortzearen inguruan maiz pentsatu badut ere, liburua idaztearen proiektua aurrera eramateko OEEk antolatutako 2017ko Agote Saria irabaztea ezinbestekoa izan da. Eta, azkenik, UEUren laguntzari esker ikusiko du argia. Eskerrak eman nahi dizkiet, beraz, OEE...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Berridi Agirre, Maialen
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Beste egile batzuk: Altuna, Ander
Argitaratua: Bilbao : Udako Euskal Unibertsitatea, L.G. 2021
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 61.378 BER med Eskuragarri  Eskatu EK21120135