Azala
Liburua Eskuragarri

39 lore [Interneteko baliabidea] / Amancay Gaztañaga ; [hitzaurrea, EHAZE ; irudiak, Arrate Rodriguez]

Oholtza gainekoari begira, antzerkiaren korronte ezberdinetatik edaten duen testua dugu "39 lore". Trebeziaz maneiatzen ditu, kasu, heroiaren ertzak, koroaren dinamikak, mitoen berrirakurketak, absurdoaren tranpak, plano espazial ugarien iradokitzeak, erritmo aldaketak eta, funtsean, hitzen musika. Euskarazko letretan gutxitan ikusitako moldean gainera, ausartuko ginateke esaten: tradizioaren eta garaikidetasunaren arteko zubian bertan idatzitako testua da honakoa. Baina liburua ez da horretara mugatzen. Esan dugu sarrera honen hasieran: egilea oholtzaz “kanpoko” lanetan ibilbide luzekoa da eta, oihalaren atze horretan pilatzen dira sarri nahi genukeena baino ilunago diren gatazkak. Egileak sormenean kaosa bere egiten duen moduan, oihalaren atzeko itzalak ere hartu, onartu eta orbainak zaurituz aldarri bilakatzen ditu, liburuaren hasierako parte osoan. Ganbila bilduman ohikoa bilakatu denez, saiatu gara antzerkiaren talde izaera paperera ere ekartzen. Kasu honetan, Arrate Rodriguezen irudiek testuaren irakurketak biderkatu dituzte. Begiz eta zentzumenez, liburu honetan murgiltzera gonbidatzen zaituztegu.

Zerrenda:
Egile nagusia: Gaztañaga, Amancay
Erakunde egilea: EHAZE
Beste egile batzuk: Rodríguez, Arrate
Argitaratua: Donostia : Zarautz : Larrabetzu : EHAZE ; Susa, L.G. 2021
Bilduma: Ganbila (Susa) ; 13
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)

Internet

Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Antzerkia (Helduentzat) A GAZ hog Eskuragarri  Eskatu EK21110352