Gastronomia : gaurko eta biharko sukaldaritzari buruzko solasaldiak / [kontzeptua eta garapena, Sasha Correa eta Raúl Nagore ; ilustrazioak, Pedro Perles ; itzulpena, Euskalgintza Bulegoa Itzulpenak SL ; argazkiak, Bernat Alberdi]
"Gastronomia, gaurko eta biharko sukaldaritzari buruzko solasaldia" liburua mundua jan nahi duten irakurleei dago bideratuta, mahai baten inguruan esertzean badakitenei sagar baten, bakailaoaren pil-pilaren edo sukaldaritzako abangoardiarik handienaren atzean nutrienteak baino askoz gehiago dagoela: sormena, zientzia, ingurumena, ekonomia, politika, komunikazioa, aisia. Kultura dago, eta, horrenbestez, gizartea ere bai. Basque Culinary Centerren hamargarren urteurrenaren esparruan argitaratu da liburua eta dastamenaren ikusnahiei gonbita egiten die gastronomia disekzionatu dezaten, sormen eta berrikuntzaren iturri gisa; baina, baita gizartearen garapen eta eraldaketaren eragile gisa ere, oinarri hartuta zer jaten dugun, nola jaten dugun eta zergatik jaten dugun jaten dugun moduan. Argitalpenak, ondu egiten du goren unean dagoen sektore baten potentzialaren inguruko egungo istorioen bilduma bat. "BBCari buruzko liburu bati baino, BBCtik egindako liburu bat da: gastronomiaren aurrerapenak ospatzen ditu eta horien garapenaren alde egiten du, horien aberastasuna, konplexutasuna, eraldatzeko gaitasuna eta eskaintzen dituen aukerak azpimarratuta, eta goi mailako sukaldaritzaren eremuko sailkatzeetatik ihes eginda. Halaber, "duela hamar urtetik hona gure korridoreetan sektore sortzaile eta inspiratzaile batean bizi diren profesional eta gazte handien arteko elkarrizketa islatzen du" adierazi du Basque Culinary Centerreko zuzendari Joxe Mari Aizeagak. Gai...
Deskribapen osoa
Zerrenda: