Azala
Liburua Eskuragarri

Zaporeen abentura / [gidoilariak, Jonatan Miranda, Bittor Rodriguez eta Edorta Corpas ; ilustratzaileak, Sara Calzada eta Victor Araque]

Sukaldari ospetsuenentzat funtsezkoa da sukaldaritzako plater batek izan dezakeen zapore aniztasuna. Hala ere, etxean janaria prestatzen dugunean, elikagai nahasketak ere garrantzitsua izan behar luke, ez bakarrik gure osasunerako, baita plater baten zaporea ezin hobea izateko ere. Komiki hauek garrantzi handia ematen diete zaporeei, plater tradizional bat nabarmentzen saiatzen baitira, sinplea, baina oso gozoa. Kontakizun grafiko hauetako bakoitzak modu originalean erakusten digu zein garrantzitsua den dieta osasungarria egitea, baita janari tradizionalen nabarmentasuna ez galtzea ere. Egia da sormena funtsezkoa dela, baina lehendik dagoenetik abiatuta sortzeko aukera ere badago. Berritzea ez da beti gauza nagusia, jada lehendik dagoena gorde eta baloratu beharko genuke. Aipatu komikiek erakusten dutenez, dena lor daiteke pasio apur bat gehiago gehituz, Giancarlok sukaldaritzarekiko erakutsi zuen grina edo Newtonek ikerketaren aurrean erakutsi zuen suhartasuna kasu. Helburutzat hartzen duguna lortzeko gai nola izan gaitezkeen erakusten digute, zailtasunak gaindituz, baina, bereziki, abenturak biziz. Beti hor egon denari bidea ematen diote, kasu honetan, gizateriarentzat funtsezkoak diren elikagaiei, eta horiekin egin litekeen guztiari, tradizionala dena atzean utzi edota ahaztu gabe. Modu originalean erakusten dizkigute munduko zapore apartak.

Zerrenda:
Egile nagusia: Miranda, Jonatan
Beste egile batzuk: Araque, Victor ; Corpas, Edorta ; Rodríguez Rivera, Bittor ; Calzada, Sara
Argitaratua: Legutio : Saure, L.G. 2021
Bilduma: Luzatutako eskua (Saure)
Generoa / Forma Komikiak
Haur eta Gazteentzako Literatura
Adina / Maila: 12 urtetik aurrera (horia)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Komikia K MIR zap Eskuragarri  Eskatu EK21110294