Azala
Liburua Eskuragarri

Bost akastunak / [testua eta ilustrazioak] Beatrice Alemagna ; [itzulpena, Garazi Arrula Ruiz ; zuzentzailea, Fernando Rey]

Bost lagun xelebre dira bost akastunak: lehena zuloz beterik dago; bigarrena, bitan tolesturik, gutun bat bezala bidaltzeko prest; hirugarrena, belaxka bera, logaleturik beti. Laugarrena buruz behera dabil, eta aurpegira begiratzeko hankaz gora jarri behar. Eta bosgarrenaz zer esan, okerra da goitik behera: kalamidade hutsa. Elkarrekin bizi dira bost bitxikeria eder horiek: bistan denez, etxe kalamastra batean. Eta zer egiten dute? Egin, egiaz, ezertxo ere ez... Harik eta halako batean, naturaz gaindiko zigor bat bezala, haien artera norbait ailegatzen den arte: Bikaina. Beatrice Alemagnaren liburu zoragarri bat, inperfekzioari eta ergelkeriari buruzkoa, akatsez beterik ere bizitza bikain bizitzeko.

Zerrenda:
Egile nagusia: Alemagna, Beatrice
Egilea(k): Arrula Ruiz, Garazi ; Rey, Fernando
Argitaratua: Tafalla : Txalaparta, 2021
Edizioa: 1. ed.
Bilduma: Txo! (Txalaparta)
Generoa / Forma: Album ilustratuak
Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 5 urtetik aurrera (urdina)