Azala
Liburua Eskuragarri

Mamu eratortzeko moduak / Juanjo Olasagarre

Itziar Ametzaga Guggenheim museoaren parean esnatzen da bat-batean, hesteak sabeletik erortzen zaizkiola. Bera ez da jabetzen, ez daki, baina ETAren bonba baten biktima izan zen duela urte asko. Hilik egon da geroztik, eta orain, erakundea desagertzean, berpiztu egin da ezustean, baina ez da bizidun osoa, mamu bat baizik, soilik bera ahaztu nahi baina ezin dutenei agertzen zaiena: bere nebari, mutil-lagun ohiari, bera hil zuen lehergailua jarri zuen etakideari... Gatazka politikoaren zauri sendatugabeak dakarzkigu gogora mamu-eleberri honek, hatza zuloan sartzen duenaren lotsagabekeria gordinez, baina artefaktu literario original bezain zaindua landu duenaren arretaz. Euskal literaturan tradizio luzea duen gaia, gurean gutxitan erabili den tradizio literario fantastikoaren tresnen bidez kontatua. Hain zuzen, proiektuaren anbizioa eta arriskua hartu zituen aintzat epaimahaiak Joseba Jaka bekaz saritzerakoan.

Zerrenda:
Egile nagusia: Olasagarre, Juanjo
Argitaratua: Aduna : Elkar, L.G. 2021
Bilduma: Literatura (Elkar) ; 393
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N OLA mam Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE22010090
Narratiba (Helduentzat) N OLA mam Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21110257