Azala
Liburua Eskuragarri

Labirintoa [Interneteko baliabidea] / [gidoia, Ana Serna, Marta Gómez (Al Borde films) ; marrazkiak, Amaia Ballesteros ; itzulpena, Belax, Koop. Elk.]

Karlak eta Sulek ikasketak amaitu berri dituzte: Publizitatea eta Harreman Publikoak, hain zuzen. Ilusioz eta proiektuz betetako promozio bateko kideak dira. Halere, aurkitu duten errealitatea ez da espero zuten bezalakoa. «Lan-prekaritatea» deritzo errealitate horri, enpresa handiek txikiak irensten dituzten mundu batean. Beren negozioa sortzeko asmoak bultzatuta, prestakuntza-ekintzetan eta solasaldietan hartu dute parte Sulek eta Karlak, baina horietan ez dute beren ideia eta kezken erantzunik aurkitu. Gau batean, etxera itzultzerakoan, Labirintorako atearekin egiten dute topo. «Zoroentzat bakarrik» sortutako mundua da, eta sarreraren prezioa burua galtzea izan daiteke. Baina, bide horretan barrena, ekiteko beste arrazoi batzuk aurkitzen badituzte? Labirintoa kolorez betetako mundua da, eta bertako pertsonaia xelebre ugariek bien enpresa-proiektuko txokorik ahaztuenen simulazioan barrena eramango dituzte. Zergatik sortuko dugu enpresa bat? Nola egingo dugu? Zer eskainiko diogu gizarteari? Zer eragin izango du gure proiektuak? Galdera horiek guztiak sortzen zaizkigu edozein ekintzailetza-proiektutan. Halere, premiaren eta baliabide-eskasiaren eraginez, azken zatia ahaztu egiten zaigu askotan. Nola sortu bizitzarekin jasangarriak diren negozio-ereduak? Ekonomia sozial eta solidarioak erakusten digu hainbat bide ditugula aukeran eta ez gaudela bakarrik, badela ekiteko beste modu bat, eta beharrezkoa dela, mundua bidezkoagoa izan dadin. Zoroentzat bakarrik ote da amets hori?...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Serna Vara, Ana
Egile korporatiboa: REAS Euskadi ; Alboan Fundazioa ; Al Borde Films ; Belaxe Itzulpen Zerbitzua
Beste egile batzuk: Ballesteros, Amaia ; Gómez, Marta
Argitaratua: Bilbo : REAS Euskadi, L.G. 2020
Generoa / Forma Komikiak
Haur eta Gazteentzako Literatura
Helduentzako Literatura
Interneteko baliabidea
Loturak: Ikus komikiaren bertsio digitala