Azala
Liburua Eskuragarri

Egungo euskal krimen-literatura / Jose Manuel López Gaseni, Jon Kortazar (arg.) ; Ur Apalategi ... [et al.]

XIX. mendearen erdi aldean sortua izan arren, polizia- eta krimen-literaturak ez du gaurkotasunik ez osperik galdu. Hain zuzen ere, bere burua etengabe berritzen jakin duelako, hasierako enigma nobelagintzatik “eleberri beltza” izenez ezagutzen dugunaren askotariko aldaeretara, eta are herrialdean herrialdeko ezaugarri berezietara. Euskal Herrian ere landu da generoa, hainbat bidetatik, eta horren erakusgarri izan nahi du lan honek. Jose Antonio Loidik 1955ean "Amabost egun Urgain’en" argitaratu zuenetik, krimen-literaturako titulu asko daude euskal belaunaldi askoren gomutan iltzatuta: "Izurri berria, 110. Street-eko geltokia", "Bakean ützi arte" eta beste asko. Horrenbestez, liburu honek euskal krimen-literaturaren ikuspegi zabala eskaintzea du xede, bereziki 1980ko hamarkadatik hona mugarri izan diren egile eta obren azterketaren bidez. Euskarazko krimen-literatura ez ezik, Euskal Herrian gaztelaniaz idatzi duten bi autoreren lanak ere biltzen dira hona. Artearen eta didaktikaren ikuspegitik ere begiratzen zaio generoari, liburuen azalen azterketa baten bidez eta literatura mota horren bidez euskara irakasteko proposamen baten bidez.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Beste egile batzuk: López Gaseni, Manu ; Kortazar, Jon ; Apalategi Idirin, Ur ; Aperribay-Bermejo, Maite ; Barandiaran Amarika, Asier ; Billelabeitia, Miren ; Boillos, Mari Mar ; Etxaniz Erle, Xabier ; Fernández de Gamboa Vázquez, Karla ; Jodra Llorente, Susana ; King, Stewart ; Martin Etxebeste, Jon ; Morlesín, Josean ; Pérez Isasi, Santiago ; Rojo Cobos, Javier ; Sampedro Alegria, Aiora
Argitaratua: [Bilbo] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2021
Bilduma: Euskal literatura (Euskal Herriko Unibertsitatea) ; 22
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 821.361-312.4.09 egu Eskuragarri  Eskatu EK21110188