Azala
Liburua Eskuragarri

Saint-John Perse / Saint-John Perse ; itzulpena,Santi Leoné ; [hitzaurrea, Beñat Sarasola]

Antilletako bigarren poeta ekarri du kaieretara Santi Leonék. Lehenengoa bildumako hirugarrena izan zen, Aime Cesaire martinikarrarena, eta oraingoan Saint-John Perse guadalupearra dugu berrogeigarrenean. Biak antillarrak, biak frankofoniako herritar, baina jatorriz aski ezberdinak: Cesaire klase baxuko arrazializatua; Perse, berriz, klase altuko diplomatiko zuria. Alta, jatorriak jatorri, biek egin behar izan zuten Vichyko Gobernuarengandik ihes, eta biek besarkatu zuten, bakoitzak bere erara, garaiko abangoardia poetikoa. Cesairek surrealismorantz jotzen badu ere eta Persek, aldiz, (post)sinbolismorantz, interesgarria da lehenaren Sorterriratze baten kaiera eta bigarrenaren Haurtzaroa ospatzeko konparatzea. Bietan ageri baita jaioterriarekiko mira bezala haren naturaren zelebratzea. 1887an jaio zen Pointe-à-Pitre-n, eta Guadalupe irla inspirazio iturri oparoa izan zuen bizitza guztian. Izan ere, nerabezaroaren atarian irla utzi eta Frantziara joan zen bizitzera familiarekin, eta honenbestez, Guadalupeko haurtzaro galdua bikoitza izan zuen nolabait, denborazkoa zein espaziozkoa. Adituek diotenez, irla utzi izanak lorratz sakona utzi zion, eta haren poesian ageri diren zenbait pertsonaia (Umea, Printzea, Erbesteratua) horrekin loturik dago, tarteka eztanda egiten duten zenbait lerro borobil bezalaxe: "Haurtzaroa ez bada, zer zegoen orduan orain ez dagoena". Giro hori gogora ekartzeko itsas lexiko eta lexiko botaniko joria erabiltzen du Persek, eta aparteko ga...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Perse, Saint-John (1887-1975)
Egilea(k): Leoné Puncel, Santiago ; Sarasola, Beñat
Argitaratua: Zarautz [etab.] : Susa, L.G. 2021
Bilduma: Munduko poesia kaierak (Susa) ; 40
Generoa / Forma: Poesia
Helduentzako Literatura
Interneteko baliabidea
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P PER sai Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21110132