Azala
Liburua Eskuragarri

Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu [Interneteko baliabidea] : hizkuntzen garapena eta erabilera aztergai / L. Díaz- de-Gereñu, I. Manterola, I. M. Garcia-Azkoaga (arg.)

Euskara oinarri eta elebitasuna helburu. Hori da, hain zuzen, liburu honetan biltzen diren lanen abiapuntua eta xedea: euskara eleaniztasunaren erdigunean jartzea. Eleaniztasuna euskal gizarteko errealitate bihurtu da eta termino arrunt bilakatu zaigu azken urteotan. Besterik da eleaniztasun hori nola irudikatzen den, hizkuntzen arteko indar desorekak kontuan hartzen diren eta zein helbururekin sustatzen den. Izan ere, garai batean hiztun “on” bakartzat jotzen zen hiztun elebakarra. Baina euskara hizkuntza gutxitua aintzat hartzen zuen elebitasunaren ikerketek aurreiritzi horiek gainditzen lagundu zuten. Egun, eszenatoki berria den eleaniztasunak erronka berriak ekarri ditu, baina hein batean zaharrak agerrarazi ere bai. Horregatik, egin den ibilbidea gogoratzea ariketa beharrezko bezain baliagarria zaigu eleaniztasuna ulertzerakoan eta kudeatzerakoan irizpide eta helburu egokiak finka daitezen. Liburu hau ikerketa askoren lagin bilduma da, modu batera edo bestera Itziar Idiazabalen ibilbide akademiko eta ikertzaile luzean gurutzatutako adituek egina. Irakurleak, 70-80ko hamarkadan Euskal Herrian psikolinguistikako lanekin elebitasuna ikertzeari nolatan ekin zitzaion ezagutzeko aukera izango du, Hamburgeko J. Meiselekiko lankidetzan. Handik laster nola jarraitu zioten didaktika arloko ikerketek, eta gerora, hizkuntza-aniztasuna eta bereziki hizkuntza gutxituen biziberritze-gurariak bultzatuta, soziolinguistikaren eremuari erreparatzeko beharra nola etorri zen. Edozein izan...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Beste egile batzuk: Diaz de Gereñu, Leire ; Manterola Garate, Ibon ; García Azkoaga, Inés M.
Argitaratua: [Bilbo] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2021
Bilduma: Ikertuz (EHU)
Generoa / Forma Monografiak
Interneteko baliabidea
Loturak: Liburuaren bertsio digitala
Argitaletxearen webgunea
Etiketak: Etiketa erantsi
Etiketarik gabe, Izan zaitez lehena erregistro honi etiketa jartzen!