Azala
Bideoa Eskuragarri

Zientzialari (Arantxa Bodego) [Interneteko baliabidea - Bideoa] : Euskokantauriar arroko rifta duela 250 milioi urte sortu zen / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU)

"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: riftak plaken tektonikaren ondorioz sortzen diren arro sedimentarioak dira. Jarduera sismiko eta bolkaniko handia duten sakonune hauei esker lurrazalean gertatzen diren hedapen eta mugimenduen inguruko informazioa lor daiteke.Gaur egun Euskokantauriar arroan eta Bizkaiko Golkoan azaleratzen diren arroka asko duela 250 milioi urte sortutakoak dira. Arroka hauek, sedimentarioak gehienak, Iberiar plaka Europar plakatik urruntzean metatutakoak dira, bi plaken artean sortu zen rift ingurune batean.Euskal orografia eta geologia sakonean ikertzeko grinak Europar eta Iberiar plaken arteko mugimendu erlatiboa azaltzeko zenbait modelo argitaratzea ekarri du. Eredu zientifiko horiek askotan eraldatzen dira ezagutza zehatzago bat lortzeko helburuarekin.Rift sistemen inguruan sakontzeko UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia fakultateko Arantxa Bodego irakaslearekin izan gara. Rift inguruneen eta Euskokantauriar arroko rift sistemaren ezaugarriak azaltzen dizkigu Bodego geologoak bideo honetan.

Zerrenda:
Erakunde egilea: EHUko Kultura Zientifikoko Katedra
Beste egile batzuk: Bodego, Arantxa
Argitaratua: [S.l.] : UPV/EHU, 2021
Bilduma: EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) ; 89
Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 89
Gaia
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Loturak: Ikus bideoa
Ikus YouTube kanala

Internet



Ikus YouTube kanala
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-bideoak INTERNETEKO BALIABIDEA EK21100122