Azala
Bideoa Eskuragarri

Zientzialari (Ainara Estanga) [Interneteko baliabidea - Bideoa] : Alzheimerraren fase preklinikoak hogei urte iraun dezake / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU)

"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: gizartearen eta osasunaren alorreko erronkarik garrantzitsuenetariko bat dugu Alzheimerra. Gaixotasuna pairatzen duten pertsonei behar bezalako arreta eman ahal izateko eta gaixoen kopurua murrizteko ezinbestekoa da diagnostiko ahalik eta goiztiarrena egitea eta prebentzio-neurri egokiak hartzea.Diagnostiko eta prebentzio-neurrietan erlazio zuzena dute gaixotasunaren fase desberdinek. Alzheimerrak fase prekliniko eta klinikoa izaten ditu, eta azken honetan agertzen dira guztiok ezagutzen ditugun memoria falta bezalako sintomak. 20 urte iraun ditzakeen fase preklinikoan, nahiz eta sintomarik ez agertu, gaixotasunaren ezaugarri diren aldaketa biologikoak ematen hasten dira garunean.Aldaketa hauei esker eta biomarkatzaileak erabiliz posible da gaur egun dementziaren aurreko fase preklinikoan aurkitzen diren pertsonak diagnostikatzea, gaixotasunaren sintomak atzeratzeko beharrezkoak diren tratamenduak ahalik eta bizkorren jasotzea ahalbidetuz.Gai honetan sakontzeko CITA-Alzheimer Fundazioko Ainara Estanga neuropsikologoarekin izan gara. Besteak beste, arrisku-faktoreei eta sintomak atzeratzea ahalbidetzen duen erreserba kognitiboari buruz hitz egin digu Estanga ikertzaileak bideo honetan. Bere esanetan, garun entrenamenduak gaixotasuna pairatzeko arriskua murrizten lagundu dezake.

Zerrenda:
Erakunde egilea: EHUko Kultura Zientifikoko Katedra
Beste egile batzuk: Estanga, Ainara
Argitaratua: [S.l.] : UPV/EHU, 2021
Bilduma: EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) ; 90
Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 90
Gaia
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Loturak: Ikus bideoa
Ikus YouTube kanala

Internet

Ikus YouTube kanala
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-bideoak INTERNETEKO BALIABIDEA EK21100121