Azala
Liburua Eskuragarri

Bihotz-begietan [Interneteko baliabidea] / Xabier Lizardi ; [azala eta ilustrazioak, Zuhar Iruretagoiena ; jatorrizko testuaren estandarizazioa, Josu Landa ; hitzaurrea, Anjel Lertxundi]

Poeta hirira doa trenez. Artasoro bat ikusi du bultzi-leihotik. Ederrenean dago arto-saila. Berde. Baina poetari "arto musker" etorri zaio burura eta ez "arto berde". (...). Bestalde, eguzkia bete-betean baita, poetak beste jauzi bat ere egin du, natura urrez jantzia ikusi baitu. Soroan zut eta bero galgatan ari den nekazariak, aldiz, "gizandi bat" dirudi bere gorputzak egiten duen itzalaren eraginez. Trenetik ikusten diren bazterrek, berriz, "gurarizko aberria"ren nostalgia eragiten diote poetari. Lizardiren ahaleginak munduaren ikuskera ugaritu nahi luke eta poesia egiteko darabilen hizkuntza berrituz duindu, duinduz aberastu. Horren atzetik dabil poeta, jakite-hegoek igotako hizkera poetiko baten bila: bere ahotsa grabatu nahi luke, zizelak harrian nola, hitzezko moldean. Euskarak eman duen poema liburu ederrenen artean eder, Lizardiren "Bihotz-begietan" da eragin handiena izan duen obra euskal poesian: ia mende osoa pasatu da argitaratu zenetik (1932) eta ordutik honako euskal poesia ezin da ulertu Lizardi gabe.

Zerrenda:
Egile nagusia: Lizardi, Xabier (1896-1933)
Beste egile batzuk: Iruretagoiena, Zuhar ; Landa, Josu ; Lertxundi, Anjel
Argitaratua: Zarautz : Iruñea : Larrabetzu : Susa, L.G. 2021
Bilduma: Poesia (Susa) ; 84
Generoa / Forma Poesia
Interneteko baliabidea
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Sinopsia:Poeta hirira doa trenez. Artasoro bat ikusi du bultzi-leihotik. Ederrenean dago arto-saila. Berde. Baina poetari "arto musker" etorri zaio burura eta ez "arto berde". (...). Bestalde, eguzkia bete-betean baita, poetak beste jauzi bat ere egin du, natura urrez jantzia ikusi baitu. Soroan zut eta bero galgatan ari den nekazariak, aldiz, "gizandi bat" dirudi bere gorputzak egiten duen itzalaren eraginez. Trenetik ikusten diren bazterrek, berriz, "gurarizko aberria"ren nostalgia eragiten diote poetari. Lizardiren ahaleginak munduaren ikuskera ugaritu nahi luke eta poesia egiteko darabilen hizkuntza berrituz duindu, duinduz aberastu. Horren atzetik dabil poeta, jakite-hegoek igotako hizkera poetiko baten bila: bere ahotsa grabatu nahi luke, zizelak harrian nola, hitzezko moldean. Euskarak eman duen poema liburu ederrenen artean eder, Lizardiren "Bihotz-begietan" da eragin handiena izan duen obra euskal poesian: ia mende osoa pasatu da argitaratu zenetik (1932) eta ordutik honako euskal poesia ezin da ulertu Lizardi gabe.
Deskribapen fisikoa:94 or. : kol. ir., argk. ; 22 cm + 1 liburuxka "Bihotz-begietan olerkiak" (47 or. ; 19 cm)
ISBN:978-84-17051-69-3