Azala
Baliabide elektronikoa Eskuragarri

Xaldun Kortin, jolastu gurekin! [Interneteko baliabidea - Webgunea] / egileak, Maite Lakar Iraizoz, Patri Arburua, Itziar Luri, Gaizka Aranguren, EIBZ

Nafarroako ahozko ondaretik jasotako kontuak eta kantuak biltzen ditu Xaldun Kortin, Jolastu gurekin! egitasmoak. Mendez mende eta ahoz aho etxeetako sukaldeetan transmititu den ondare hori guztion esku jartzea du helburu ekimen honek. Euskokultur Fundazioko patronatukide den Maite Lakar Iraizoz herriz herri eta etxez etxe ibili zen, bertze anitzekin batera, gure aitona-amonen bizipenak biltzen. Horien artean zeuden garai batean etxeko txikienen belarriak gozatzen zituzten kantu, kontu, jolas eta ipuinak. Lekukotasun horiek oinarri hartuta, bigarren fasean Xaldun Kortin, Jolastu gurekin! argitalpen multimedia prestatzeari ekin zioten Lakarrek berak (Euskokultur), Patri Arburuak (Bortzirietako Euskara Mankomunitatea) eta Itziar Lurik nahiz Gaizka Arangurenek (Labrit Ondarea). Grabazio lanetan parte hartu zuten, halaber, Nafarroako hainbat eskolak. Irakasleentzako eta ume txikiak (0-6 urte) dituzten familientzako bilduma ezin aproposagoa dela iritzita, Xaldun Kortin, Jolastu gurekin! bilduma digitalizatzeko eta sarean jartzeko beharrezko urratsak egin ditu Nafarroako Hezkuntza Departamentuak, ahozko euskal ondarearen puska hori hezkuntza komunitatea osoaren eskura egon dadin betiko. Anjel Lertxundi idazleak dioen moduan, “ume txikien gelak letrarik gabeak dira hasieran, letradunak pixkana-pixkana. Hitzaren gozoa eta poza hain modu bat-batekoan sentitzen eta adierazten den giza sasoirik emankorrenaren leku eta lekuko behar lukete izan gelek: umeak hitzarekin jolasean, hitzarekin...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile korporatiboa: EIBZ (Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa) ; Nafarroako Gobernua. Hezkuntza Departamentua
Beste egile batzuk: Lakar, Maite (Euskokultur) ; Arburua, Patri (Bortzirietako Euskara Mankomunitatea) ; Luri, Itziar (Labrit Ondarea) ; Aranguren Urrotz, Gaizka (Labrit Ondarea)
Argitaratua: ; EIBZ , [2020]
Bilduma: EIBZ blogak eta sitesak
Gaia
Generoa / Forma Curriculumeko baliabideak
Eduki digital didaktikoak
Interneteko baliabidea
Loturak: Joan material honetara
Etiketak: Etiketa erantsi
Etiketarik gabe, Izan zaitez lehena erregistro honi etiketa jartzen!
Adina / Maila: Haur Hezkuntza

Internet

Joan material honetara
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur Hezkuntza INTERNETEKO BALIABIDEA EK21090405