Azala
Liburua Eskuragarri

Euskararen ustezko kidetasunak Italian eta Korsikan / Juan Martin Elexpuru

"Euskararen aztarnak Sardinian?" argitaratu zuen liburu honen egileak 2017an, eta haren jarraipena eta osagarria da neurri batean esku arteko hau. Esan beharra dago Italiako iparraldeak Sardiniak baino lehenago piztu zuela zenbait ikerle euskaldunen arreta. Federiko Krutwig euskaltzainak Aosta eta Piemonte aldeko toponimian aurkitu zituen izenkideak nabarmendu zituen Garaldea liburuan (1978), eta geroxeago hari berari tiratu zion Bernardo Estornés Lasak Auñamendi Entziklopedian. Baina harrezkero ez euskaldunek ez atzerritarrek, inork ez dio gaiari orain arte heldu. Obra honetan Elexpuruk, Sardiniako ikerketak eskaini dion esperientziaz baliatuta, Korsikan, Frantziako eta Suitzako Alpeetan eta Italiako penintsula osoan jarri ditu begiak. Harrigarriak dira toponimian aurkitu daitezkeen kidetasunak, hirurehun bat leku-izen berdin eta mila eta laurehun antzeko, Italia ipar-mendebaldean ematen delarik dentsitaterik handiena, Piemonte, Aosta, Lonbardia eta Ligurian, antzinatean liguriarrenak izandako lurraldeetan. Baina kidetasunak ez dira toponimiara mugatzen. Mitologian, adibidez, gure Basajauna eta laminak aurkituko ditugu Alpeetan. Eta hau guztia argazkiz eta mapaz ondo hornituta.

Zerrenda:
Egile nagusia: Elexpuru, Juan Martin
Argitaratua: Arre : Pamiela, 2021
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Saio eta testigantza (Pamiela) ; 241
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 811.131.6 ELE eus Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21090385